Prentsa oharra 2021ko irailaren 19a

Gogora institutuak eta Elgoibarko Udalak Elgoibarko Memoriaren ibilbidea aurkeztu dute

Sabino Arana Fundazioak aurten ere parte hartu du Zirardamendi-Aiastia (San Migel)-Elgoibarko frontean, 1936ko irailaren 25ean, frankisten aurrerapena geldiarazi nahian hil ziren hamalau gudari eta milizianoen omenez urtero-urtero antolatzen den lore- eskaintzan.

Gogora institutuak eta Elgoibarko Udalak Elgoibarko Memoriaren ibilbidea aurkeztu dute

Aurten, oroitzapen-ekitaldi horren barruan, Gogora Institutuak eta Elgoibarko Udalak Elgoibarko Memoriaren ibilbidea aurkeztu dute. Ibilbide hau Altzola auzoaren eta Kalamua gailurraren artean luzatzen da, herriko Gerra Zibileko eszenatoki garrantzitsuenetatik igaroz, hala nola: Zirardamendi, Aiastia-San Migel, Morkaiku eta Kalamua gainak.

 

Ekitaldian, besteak beste, ondokoek parte hartu dute: Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburuak, Ane Beitia Elgoibarko alkateak eta Patxi Juaristi soziologo eta EHUko irakasleak.

 

Sabino Arana Fundazioko historialari Iñaki Goioganak, euskal gudari gazteak lurperatu zituzten hobi komunetara egindako bisitan, soldadu horien guztien sakrifizioa gogorarazi du, eta memoria historikoa bizikidetzarako eta adiskidetzeko bide gisa aldezteko beharra azpimarratu du.