Prentsa oharra • 2014ko apirilaren 29a
Gregorio Arrien historialariak bere azken liburua, “¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940” aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan
Liburua Sabino Arana Fundazioak argitaratu du eta aurkezpen-ekitaldia maiatzaren 8an, ostegunarekin, 19:30etan, izango da, bertan parte hartuko dutela Ander Manterolak (Labayru Ikastegia) eta José Ramón Blázquez komunikazio-aholkulariak
Oso dokumentazio oparo eta orain artean ia ezezagun batean dago oinarrituta, batez ere erbestaldiko Euzkadiko Jaurlaritzaren Londreseko ordezkaritzakoan, eta gero beste iturri batzuetan, hots, artxiboak, hemerotekak eta zuzenean bizi zutenen ahozko lekukotzak. Horrenbestez, Gregorio Arrien historialariak idatzitako lan oso eta mardul horrek, euskal umeek Erresuma Batuan bizi izandako erbestaldiarekin zerikusia duen guztia jasotzen du. Sabino Arana Fundazioak argitaratuta ¡Salvad a los niños! liburuan Euskadiko gerra kontatzen da, eta ebakuazioa eta egon ziren esparru eta barnetegietako bizitza ere bai; baina baita kontatzen du ere, haien laguntzaile zaintzaileen, maistren eta apaizen historia. Hizpide dugun lan horretan datu berri asko daude, eta, lehendik jakina denaz gainera, irakurleak xehetasun ugari aurkituko ditu, zehatz-mehatz irudikatzen dutenak euskaldunek gerratik ihesi Erresuma Batuan aterpetuta egon zirenekoa.
¡Salvad a los niños! lana Arrienek berak bere ibilbide profesionalean garatu izan dituen lerro historiografikoen bilduma bat da. Gregorio Arrien oso aditu eta berezitua da umeen 36ko Gerrako haurtzaro, gaztaro, hezkuntza eta erbestaldiarekin zerikusia duten gaien eta eretzeen ikerketan. Azken lan horretan Arrien doktoreak goi emaitza bat lortu du Erresuma Batuko euskal erbestaldiaren kontakizuna egitean.
Erantsi behar da, Gregorio Arrien historian doktorea dela Universidad Complutensetik, eta argitaratu dituela, bere “Historia de las escuelas de barriada de Bizkaia” tesiaz eta Kongregazio Pasiotarraren –Arrien, historialaria izateaz gaien, erlijioso-ordena horretakoa ere bada- Euskadiko ikastetxeen historiaz gain, zenbait liburu 1936-1939 gerrak ekarritako umeen erbestaldia erakusten aitzindariak izan direnak, hala nola: “Niños vascos evacuados en 1937. Álbum histórico”; eta ” El exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940: en el 75 aniversario de las evacuaciones”.