Prentsa oharra • 2021ko urriaren 15a
Gudariak oroitzeko ekimenak Azpeitian
“366 egun borrokan Euzkadiren alde. 1936-1937. Juan Beistegi Ugalde, Loyola batailoiko komandantea” liburuaren aurkezpena
EGUNA 2021eko URRIAREN 19a, asteartea
LEKUA AZPEITIKO UDALAREN ERAKUSKETA ARETOA Foru ibilbidea, 7
ORDUA 19:00
HIZLARIAK AITOR MIÑAMBRES, Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoaren zuzendaria. Juan Beistegiren oroitzapen-liburuaren egokitzapenaren egilea
IONE ZULOAGA, Aranzadi Zientzia Elkartea
IÑAKI GOIOGANA, Sabino Arana Fundazioaren historialaria
Gerra Zibilean, bereziki, Gipuzkoako lurraldean, altxamendu militarraren eta faxismoaren aurka borrokan egin zuten gudari, miliziano, gizon eta emakumeak omentzeko eta oroitzeko helburuz, Munoandi kultura-elkarteak (Azpeitia-Azkoitia), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan, “366 egun borrokan Euzkadiren alde. 1936-1937. Juan Beistegi Ugalde, Loyola batailoiko komandantea” izeneko liburua aurkeztuko du Azpeitiko udal erakusketa-aretoan (Foru ibilbidea, 7), urriaren 19an, arratsaldeko 7etan.
Liburuaren izenburuak komandanteak borrokan emandako 366 eguneko aldia aipatzen badu ere, Juan Beistegiren bizitzaren oroitzapenak azaltzen dira bertan, haurra zenetik frankismoaren azken urteetara arte. Abertzaletasunari eskainitako bizitzaren oroitzapenak, azken batean.
Horren ondotik, Aitor Miñambresek Juan Beistegiri buruz hitz egingo du eta Ione Zuloagak “Gerra Zibila Gipuzkoan: Azpeitiko kasua” gaiari jorratuko du.