Prentsa oharra 2019ko urriaren 3a

Gure nagusien gai kezkagarrienei buruzko hitzaldiak antolatu ditu Helduak Elkarteak

Lehen hitzaldia, “Segurtasuna, lapurretak, iruzurrak eta maulak” izenekoa, datorren asteazkenean egingo da, urriaren 9an, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Moraza plaza, z/g. 48007 Bilbo)

Gure nagusien gai kezkagarrienei buruzko hitzaldiak antolatu ditu Helduak Elkarteak

Helduak Elkarteak, Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan, gure nagusiek egun dituzten kezka handienei buruzko hitzaldi batzuk antolatu ditu. Osasuna, pentsioen sistema edo segurtasuna, besteak beste, guztion ahotan dabiltza, baina, oro har, ez dute egungo egoeraren inguruko informazio zehatzik.

 

Horregatik, hainbat aditu izango dira datozen asteotan Sabino Arana Fundazioan, nahi duen orok parte hartzeko moduko saioetan, gaur egungo nagusiek aurre egin beharreko mehatxuak eta balizko irtenbideak zein diren argiro eta erraz azaltzen.

 

"Segurtasuna, lapurretak, iruzurrak eta maulak" izeneko lehen hitzaldia datorren asteazkenean egingo da, urriaren 9an, arratsaldeko 7etatik aurrera eta, bertan, Ertzaintzako bi ordezkarik jardungo dute.