Prentsa oharra 2020ko azaroaren 16a

Helduak elkarteak zahartze aktiboaren gakoak aztertuko ditu sektoreko profesionalen eskutik

Sabino Arana Fundazioarekin elkarlanean, hiru hitzaldi antolatu ditu elkarteak. Lehenengoa azaroaren 19an izango da, ostegunarekin, 19:00etan, Javier Yanguasen eskutik.

Helduak elkarteak zahartze aktiboaren gakoak aztertuko ditu sektoreko profesionalen eskutik

“Zahartze aktiboa” izenburu orokorraren ildoan, Helduak elkarteak, Sabino Arana Fundazioarekin batera, hitzaldi batzuk antolatu ditu adineko pertsonen gizarte-garrantziaren handia aztertzeko eta gizarteari egiten dioten ekarpena aitortzeko. Bestela esanda, adineko pertsonei bizitza osoa eta aktiboa garatzea sustatzen duten jardunbide berriei atea ireki nahi zaie. Jakitun izan behar gara, zahartze-prozesua aktiboa den heinean, adinekoek beren gaitasunak besteen eskura jartzen jarraitu ahal izango dutela, eta ekarpen are handiagoa egingo diotela gizarteari; horrezaz gain, gero eta hirugarren pertsonen eta erakundeekiko mendekotasun txikiagoa izango dute.


Horretarako, datozen asteotan Helduak eta Sabino Arana Fundazioak hainbat profesional eta aditu ekarriko dituzte Fundazioaren egoitzara, jendearentzako saio irekietan. Nolanahi ere, baimendutako edukierari, gizarte-tarteari, segurtasunari eta higieneari buruzko araudia errespetatuko da.


Hitzaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira Sabino Arana Fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.eus.


Lehenengo hitzaldia azaroaren 19an izango da. Horretan, Javier Yanguasek ondoko gaia jorratuko du: “Zahartzaro eredu berriak. Zahartze aktiboaren paradigmatik haratago”.


Abenduaren 2an, Iñaki Artazak honako gaia jorratuko du: “Gure bizimoduak garrantzi handiagoa dauka gure zahartzean genetikak baino. Mendekotasuna prebenitzea”.


Azkenik, abenduaren 17an, Lourdes Zurbanobeaskoetxeak “Mendekotasuna izateak ez du baztertzen gure bizitza arteztea. Nola prestatu gure zaintzak” gaia jorratuko du.