Prentsa oharra 2020ko urriaren 9a

Hitzaldia: “Álava sarea. Genero-istorio baten paradigma”

Josu Chueca historialariaren eskutik, urriaren 15ean, ostegunarekin, arratsaldeko 7etan, Sabino Arana Fundazioan.

Hitzaldia: “Álava sarea. Genero-istorio baten paradigma”

Ekitaldia osasun-arauak eta edukierari buruzko gomendioak betez antolatzeko, ezinbestekoa da aurrez aurreko bertaratzea baieztatuta izatea. 

94.405.64.50 // idazkaritza@sabinoarana.eus.

 

Hitzaldia streaming bidez jarraitzea izango da Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus. 

 

“Álava sarea. Genero-istorio baten paradigma” izenburuaren ildotik, Josu Chueca Historiako doktore eta EHUko Historia Garaikideko irakasle ohiak hitzaldia emango du urriaren 15ean, ostegunarekin, Sabino Arana Fundazioan, 19:00etatik aurrera.

 

Generoa, historia eta memoria uztartuko ditu Chuecak hitzaldian. “Generoa”, batetik, Eusko Jaurlaritzak 1937an sortutako informazio- eta espioitza-sareko edo Álava sareko ekintzaile nagusi eta funtsezkoak emakumeak izan zirelako: Bittori Etxeberria, Delia Lauroba, Tere Verdes eta Itziar Mujika. “Historia”, bestetik, Chueca doktorearen kontakizuna iragan historikoarekin guztiz bat datorrelako. Eta “memoria”, azkenik, aipaturiko emakumeen eta sareko gainerako kideek egindako lana egungo belaunaldiko kideek eta etorkizuneko belaunaldietakoek aldarrikatu behar dutelako elkartasunaren erakusgarri eta zapalkuntzaren aurkako borrokaren eredu gisa.

 

Ekitaldia osasun-arauak eta edukierari buruzko gomendioak betez antolatzeko, ezinbestekoa da aurrez aurreko bertaratzea baieztatuta izatea. Hitzaldia streaming bidez jarraitzea izango da Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus.