Prentsa oharra 2021ko martxoaren 8a

HITZALDIA Euzko Mendigoixale Batza: ehun urteko mendizaletasuna eta aberrigintza

Datorren martxoaren 17an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan, Iñaki García Uribe euskal mendizaletasunaren ikertzaile eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko kideak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, Euzko Mendigoxale Batzaren (EMB) historia azaltzeko, elkartearen sorreraren mendeurrenaren kariaz. Hitzaldia streaming edo bideo bidez ere jarraitu ahal izango da Sabino Arana Fundazioaren webgunetik bertatik: www.sabinoarana.eus

HITZALDIA  Euzko Mendigoixale Batza:  ehun urteko mendizaletasuna eta aberrigintza

Datorren martxoaren 17an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan, Iñaki García Uribe euskal mendizaletasunaren ikertzaile eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko kideak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, Euzko Mendigoxale Batzaren (EMB) historia azaltzeko, elkartearen sorreraren mendeurrenaren kariaz.

 

Egun Orozkon bizi den ugaotar hau garai hartan ‘alpinismoa’ zeritzon mendizaletasunaren eta abertzaletasunaren arteko harremanaz mintzatuko da, euskal nazionalismoaren ildoan eta, zehazkiago, EAJ-PNV alderdiaren ildoan. Elkartea sortu zenetik, Euzko Mendigoxale Batza abiaburu abertzaleen hedatzaile nagusietakoa bilakatu zen euskal gizartearen esparru guztietan. Kultura- eta kirol-jardueraz gain, kideek joera politiko zehatza erakutsi zuten, eta euskal abertzaletasunak, bereziki, EAJk XX. mendearen lehen herenean izan zituen liskar eta zatiketetan parte hartu zuten. 1936ko gerra hasi zenean, elkartekide asko Euzko Gudarostean sartu ziren, besteak beste, Lenago il edo Zergaitik ez batailoietan. Gerra amaitu ostean ere EMBk erakunde gisa jardun zuen erbestean, baina noizbehinkako jarduera garatuta. 1964an, alderdi jeltzalearen barruan suspertu zen, baina handik 5 urtera desagertu zen.

 

Hitzaldiaren erakargarritasun nagusia dugu oso bibliografia gutxi dagoela horren inguruan; bestetik, argi dago  abertzaletasun sabindarraren eta mendizaletasunaren arteko nahasketa hizlariaren gustukoa dela, bere burua “mendizale eta abertzaletzat” jotzen baitu.
 

Osasun-araudiari, antolaketari eta edukierari lotutako arrazoiak direla eta, ezinbestekoa da parte-hartzea berrestea. Nolanahi ere, hitzaldia streaming edo bideo bidez ere jarraitu ahal izango da Sabino Arana Fundazioaren webgunetik bertatik: www.sabinoarana.eus.