Prentsa oharra 2018ko urtarrilaren 24a

Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du Sabino Arana Sarien 2017ko ekitaldian

KULTURA EKITALDIA IGANDEAN IZANGO DA, URTARRILAREN 28an, EGUERDIKO 12etatik AURRERA, BILBOKO ARRIAGA ANTZOKIAN, ETA ZUZENEAN IKUSTEKO AUKERA IZANGO DA STREAMING BIDEZ, SABINO ARANA FUNDAZIOAREN WEBGUNEAN (WWW.SABINOARANA.ORG). GOIZEKO 10:30etan, SARIDUNEK PRENTSAURREKOA EMANGO DUTE ARRIAGA ANTZOKIAN BERTAN

Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du  Sabino Arana Sarien 2017ko ekitaldian

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilaren 28an, Sabino Arana Sarien 2017ko banaketa-ekitaldian. Ekitaldia goizeko 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta XXIX. edizio honetan, ondokoek jasoko dute saria: Koopera-Gizarte eta Ingurumen Berrikuntza; Ramón Barea aktore, zuzendari, dramagile eta ekoizlea; Gerediaga Elkartea; al pelotari Abel Barriola; eta  EZ beti da EZ! / ¡NO es NO! “garrasi kolektiboa”.

Koopera erakundearen izenean, presidenteak, Oskar Pérez jaunak, eta kooperatibako zuzendari kudeatzaileak, Javier Mariño jaunak, jasoko dute saria; Gerediaga Elkartearen izenean, Nerea Mujika elkarteburuak, jasoko du saria; EZ beti da EZ! / ¡NO es NO! aldarrikapenaren ordezkari gisa, bi pertsona igoko dira agertokira, emakume bat eta gizon bat, gizartearen gaitz larria diren indarkeria sexista eta genero-indarkeriaren aurkako borrokan egunero-egunero jarduten duten antolakunde, elkarte, talde, herritar eta herri-erakundeen izenean.

Lehendakariaz gain, herrialdeko politika-, kultura- eta gizarte-bizitzako pertsona ezagun askok baieztatu dute kultura-ekitaldi horretan izango direla.

Aurreko ekitaldietako saridunen artean, ondokoak izango ditugu gurekin igandean Arriaga antzokian: Inma Shara orkestrako zuzendari eta musikagilea (Sabino Arana Saria 2009an), Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendaria (2008); Gorabide erakundeko zuzendaria (2012), Hugo Baroja; Eresbil erakundeko zuzendaria (1998), Jon Bagües; Teresa Querejazu, Etorkintza Fundaziokoa (1990); Joserra Plaza, Gerrako Berriemaileak taldekoa (2003); Javier Ormazabal, Velatia (2015); Javier Mata, Bultz Lan enpresakoa (1999); Miguel Madariaga, Euskadi Fundaziokoa  (2008); Luis Crovetto, Bizkaiko Elikagaien Bankuko kidea (2013); Fernando Izagirre, DYA erakundekoa (1991); Iñigo Alberdi, Bilboko Koral Elkartekoa (2001); Javier Calparsoro, CEAR Euskadi antolakundekoa (2015); Adolfo Arejita, Labayru Fundaziokoa (1996); Julián Lakunza, CIT-TEE Tolosako Ekinbide Etxeko ordezkaria (2016); Frente Polisarioaren Euskadiko ordezkariak (1997); eta Carlos Bargos, Cáritas Euskadi erakundekoa (1997), besteak beste.

Honako hauek ere izango dira ekitaldian: EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Andoni Ortuzar; Bilboko alkatea, Juan Mª Aburto; Vitoria-Gasteizko Udaleko alkateorde Itziar Gonzalo; Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiak, Unai Rementeria eta Ramiro González, hurrenez hurren; Eusko Legebiltzarreko burua, Bakartxo Tejeria; Nafarroako Gobernuko eledun eta Hezkuntzako kontseilaria, María Solana; Donostiako gotzain emeritua, Juan Mª Uriarte; Deustuko Unibertsitateko errektorea, José Mª Guibert; UPV-EHUko errektoreordea, Patxi Juaristi; Michael Voss (Alemania), Derek Doyle (Britainia Handia), Tomás González (Brasil) eta Alfonso Martínez Cearra (Suedia) kontsulak; EUDELeko presidentea, Imanol Landa; Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ángel Corres; EAJ-PNV alderdiaren Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Itxaso Atutxa; Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Ana Otadui; EAJ-PNV alderdiaren Araba Buru Batzarreko presidentea, José Antonio Suso; EAJ-PNV alderdiaren Napar Buru Batzarreko presidentea, Unai Hualde; Europako Parlamentuko kide Izaskun Bilbao; José Antonio Ardanza lehendakaria; La Caixa finantza-erakundearen EAE-Kantabriako zuzendaria, Jon Kepa Badiola; Bilboko Portu Agintaritzako burua, Asier Atutxa; eta abar.

Herri-erakundeetako beste ordezkari batzuk ere izango dira ekitaldian, hala nola Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuordea, Josu Erkoreka; Ogasun eta Ekonomia sailburua, Pedro Azpiazu; Ekonomia Garapen eta Azpiegituren sailburua, Arantza Tapia; Osasun sailburua, Jon Darpón; Segurtasun sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Bingen Zupiria; Hezkuntza sailburua, Cristina Uriarte; Aitor Esteban e Idoia Sagastizabal diputatuak eta Jokin Bildarratz eta Mª Eugenia Iparragirre senatariak.

Aiert Arieta-Araunabeña kazetariak gidatuko du ekitaldia eta Ane Ibarra (biolin-jotzailea) eta Nora López (biolontxelo-jotzailea) musikariek osatutako Kresala soka-bikoteak girotuko du.

Arriaga antzokira egun horretan joaterik ez daukaten guztientzat, Sabino Arana Sarien 2017ko kultura-ekitaldia streaming bidez emango da Fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.org.