Prentsa oharra 2020ko urtarrilaren 23a

Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du Sabino Arana Sarien 2019ko ekitaldian

SARIAK BANATZEKO EKITALDIA IGANDE HONETAN IZANGO DA, URTARRILAREN 26an, EGUERDIKO 12etan, BILBOKO ARRIAGA ANTZOKIAN. SARRERA LIBREA ETA DOAKOA. EKITALDIA ZUZENEAN EMANGO DA, STREAMING BIDEZ, FUNDAZIOAREN WEBGUNETIK WWW.SABINOARANA.EUS

Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du Sabino Arana Sarien 2019ko ekitaldian

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilaren 26an, Sabino Arana Sarien 2019ko ekitaldian. Kultura-saio horren XXXI. edizioa 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta ondokoek hartuko dute saria: Saski Baskonia saskibaloi-taldea;  kirolean eta modan espezializatutako Ternua Group euskal enpresa-taldea; Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako adingabe transexualen familien Naizen elkartea; Andres Urrutia notarioa eta euskaltzainburua; eta Gilles Simeoni, Korsikako Kontseilu Exekutiboko burua. Saski Baskoniaren aldetik bere presidentea den Josean Querejetak jasoko du saria; Ternua Groupen aldetik baita bere presidentea den Juan Luis Lasak; eta Naizenen aldetik, bere bozeramailea, Bea Severek, elkarteko zenbait umeekin batera.

 

Lehendakariaz gain, agintari, pertsona esanguratsu eta aurreko edizioetako saridun ugarik berretsi dute dagoeneko ekitaldian parte hartuko dutela.


Aurreko ekitaldietako saridunen artean, ondokoak izango ditugu gurekin igandean Arriaga antzokian: Joaquín Achúcarro pianista (Sabino Arana Saria 2014an); Leopoldo Zugaza (2015) editorea eta kultur eragilea; Luis Crovetto, Bizkaiko Elikagaien Bankuko kidea (2013); Javier Mata, Bultz Lan enpresakoa (1999); Gorabide erakundeko zuzendari kudeatzailea (2012), Pablo González; Joserra Plaza, Gerrako Berriemaileak taldekoa (2003); Fernando Izagirre, DYA erakundeko presidentea (1991); besteak beste.


Honako hauek ere izango dira ekitaldian: EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Andoni Ortuzar; Bilboko alkatea, Juan Mª Aburto; Vitoria-Gasteizko Udaleko alkateorde Ana Oregi; Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiak, Unai Rementeria eta Ramiro González, hurrenez hurren; Eusko Legebiltzarreko burua, Bakartxo Tejeria; Deustuko Unibertsitateko errektorea, José Mª Guibert; UPV-EHUko errektoreordea, Patxi Juaristi; Derek Doyle (Britainia Handia) eta Tomás González (Brasil) kontsulak; EAJ-PNV alderdiaren Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Itxaso Atutxa; Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Ana Otadui; EAJ-PNV alderdiaren Araba Buru Batzarreko presidentea, José Antonio Suso; Nafarroako Parlamentuko presidentea, Unai Hualde, etab.


Herri-erakundeetako beste ordezkari batzuk ere izango dira ekitaldian, hala nola Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuordea, Josu Erkoreka; Ogasun eta Ekonomia sailburua, Pedro Azpiazu; Ekonomia Garapen eta Azpiegituren sailburua, Arantza Tapia; Osasun sailburua, Nekane Murga; Segurtasun sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Bingen Zupiria; Hezkuntza sailburua, Cristina Uriarte; EAJren bozeramailea Kongresuan, Aitor Esteban, besteak beste.


Xabier Madariaga kazetariak ekitaldia gidatuko du eta Euskadi Brass-ek girotuko.


Saridunak goizeko 11etan helduko dira Arriaga antzokira. Sabino Arana Fundazioko lehendakariak, Juan Mª Atutxa jaunak, Fundazioaren Patronatukideekin batera, harrera egingo die. Une horretan argazki-saioa egingo da.

 

Ekitaldia hasi aurretik, hedabideek saridunekin hitz egiteko aukera izango dute.

 

Ekitaldia 12etan hasiko da.

 

•    Kazetariek eta kamerek bigarren solairuan, platea bikoitietan, lekua gorderik izango dute. 
•    Argazkilariek, berriz, bigarren solairuan, eszenaurre bikoitietan.

 

Arriaga antzokira etortzerik ez dutenentzat, Sabino Arana Sarien 2019ko ekitaldia zuzenean eskainiko da, streaming bidez, Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus.