Prentsa oharra 2021ko irailaren 2a

Jordi Romaguera i Cubedo kataluniar editoreak Sabino Arana Fundazioari dohaintzan eman dizkio 30. eta 50. hamarkadetako hainbat euskal argitalpen

Besteak beste, hauen artean daude “Xabiertxo”  izenekoaren ale bat. Liburu hau Ixaka López de Mendizabalek argitaratu zuen 1925ean, Jon Zabalo “Txiki” izenekoaren irudiekin, eta  liburu hura ezinbesteko  bihurtu zen 1936ko gerra aurreko ikastoletan.

Jordi Romaguera i Cubedo  kataluniar editoreak  Sabino Arana Fundazioari dohaintzan eman dizkio 30. eta 50. hamarkadetako hainbat euskal argitalpen

Jordi Romaguera i Cubedok,  “La Lletra D’or” argitalpenaren editore eta  “Diccionari plurilingüe de verbs” (katalanera, ingelesa, gaztelania  eta frantsesa) izenburuko hiztegiaren egileak, berrikitan, Sabino Arana Fundazioari dohaintzan eman dizkio Euskadin XX. mendearen lehen erdialdean editatu ziren hainbat argitalpen, bere agiritegi pertsonalean gordetzen zituenak. Besteak beste, hauen artean daude “Xabiertxo”  izenekoaren ale bat. Liburu hau Ixaka López de Mendizabalek argitaratu zuen 1925ean, Jon Zabalo “Txiki” izenekoaren irudiekin, eta  liburu hura ezinbesteko  bihurtu zen 1936ko gerra aurreko ikastoletan.

 

Guda Zibil garaian, liburua debekatu egin zuten eta egile biak atzerrira joan ziren: Txiki Ingalaterrara joan zen eta Ixaka Argentinara, eta hantxe atera zuten Xabiertxoren hirugarren edizioa. Liburuaren  zazpi edo zortzi edizio atera ziren osotara.

 

Kataluniar editoreak Sabino Aranari dohaintzan eman diona bigarren edizioan ateratakoa da, Tolosan 1932an argitaratu zena.

 

Halaber, Jordi Romaguerak Fundazioari dohaintzan eman dizkio Arrateko (Eibar), Guadalupeko (Hondarribia), Junkaleko (Irun) eta Itziarko birjinei eginiko ereserkien lau partitura, ilustratuak denak, baita 1931ko "Euzkel-Abestiak" euskal kantutegia eta aditzen hiztegi eleaniztunaren ale bat ere, argitaratu berri diren beste dokumentu batzuen artean.