Prentsa oharra 2018ko irailaren 27a

José Antonio Beloquiren Nafarroa, zergatik ez da estatua? liburuaren aurkezpena

Saiakeraren idazleak Nafarroako Foru Komunitatearen egungo egoera eta azken 200 urteotan Espainiako estatuaren barruan izan duen bilakaera azaldu ditu. Aurkezpenean Beloqui, Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakariordearekin batera izan da.

José Antonio Beloquiren Nafarroa, zergatik ez da estatua? liburuaren aurkezpena

Nafarroa, zergatik ez da estatua? dugu José Antonio Beloquik idatzitako saiakeraren izenburua. Egileak galdera eta erantzuntzat darabil izenburua Foru Komunitateak Espainiako estatuaren barruan azken 200 urteotan izan duen bilakaera historikoaren auziaz jarduteko.

Horrez gain, galdera jolasean dabil liburuaren azalean bertan ageri diren banderetan islatzen den oinarri identitarioarekin. Ikurrok, baina, ez dira halabeharrezkoak, gaur egun ere nafar askok eta askok zalantzan jartzen baitute erresuma zaharraren euskaltasuna.

“Nafarroa Nafarroa da”, “Barka barre egitea… Nafarroa ez da Euskal Herria; Euskal herritarrak eta nafarrak”, “Nafarroa, forala eta espainola”, “Euskal abertzaletasuna foruen aurkakoa da”, “Nafarra izatea espainola izateko erarik ederrenetakoa da…”. José Antonio Beloquiren iritziz, “sektore politiko jakin batzuek” goiko leloak erabili dituzte urteetan eta, denboraren poderioz, “nafar askok eta askok barneratu eta iritzi berdina izan dute”. Beloquiren esanetan, “ohitura zaharretan bezala, beti horrela izan dela uste dugu”, baina hauxe galdetzen dio bere buruari “zinez izan da horrela beti?”

Saiakera honen bidez, José Antonio Beloquik bikain kontatzen digu nafarrek zer-nolako gorabeherei aurre egin behar izan dieten azken bi mendeetan, galdera hori eta beste galdera batzuei ere erantzuteko helburuz. Ibilbidea XIX. mendearen hastapenetan hasi zen, Nafarroa ia-ia burujabea zela, baina burujabetza hori frankismotik demokraziarantz igarotzean amaitu zen eta Nafarroa autonomia gisa eratu da estatu deszentralizatu baten barruan.

Egileak bere buruari egiten dion galdera hauxe da: 1800. urtean, Nafarroak estatu bat eratzeko elementu guztiak baldin bazeuzkan... Zergatik ez dago gaur egun Frantziaren, Italiaren, Norvegiaren edo Mexikoren pare?

Egilea

José Antonio Beloqui (Iruñea, 1979) hirigintza-proiektuen garapeneko eta topografia-eragiketetako goi-mailako teknikaria da lan-arriskuen prebentzioko teknikari espezialista da. EAJ-PNV alderdiaren Napar Buru Batzarreko kidea da eta Uharteko Udaleko zinegotzia, Geroa Bairen ordezkaritzan.

Nafarroako historiaren zale amorratua da eta urte asko eman ditu ikertzen, batez ere, XVIII. eta XIX. mendeetako historiaren inguruan. Sarritan idazten du hedabideetan.