Prentsa oharra 2024ko maiatzaren 31a

JOSEBA GOGOAN

Joseba Goikoetxea Aslaren lagunek Sabino Arana Fundazioari dohaintzan eman diote bere hilketaren 30. urteurrenaren kariaz egin zen liburua.

Iñigo Artetxe, Uxune Retolaza, Koldo Narbaiza, Jone Unzueta, Iñaki Muneta, Fundazioaren presidente Mireia Zarate eta Ignacio Etxeberria, dohaintza egin den momentuan. Iñigo Artetxe, Uxune Retolaza, Koldo Narbaiza, Jone Unzueta, Iñaki Muneta, Fundazioaren presidente Mireia Zarate eta Ignacio Etxeberria, dohaintza egin den momentuan.

Joseba Goikoetxea Asla  ETAk 1993an erail zuen Ertzaintzako sarjentu nagusiaren lagunek Sabino Arana Fundazioari dohaintzan eman diote 2023ko azaroaren 25an, Bilbon, eraila izan zen egunaren 30. urteurrenaren kariaz egin zioten omenaldiko argazkiak biltzen dituen liburua. Egun hartan Josebaren senideek, lagunek eta lankide izan zituen batzuek, bai eta erakundeetako hainbat karguk ere, Joseba gogoratu zuten Euskadirekin bere bizitza osoan izan zuen konpromiso zintzoa eta autogobernuan aurrera egiteko eta ezagutzen utzi ez zioten bakea lortzeko egin zuen borroka nabarmenduz.

 "Joseba Gogoan liburuak, halaber, bi CD ditu barnean, bata Josebaren bizitzaren argazkiekin eta bestea kommemorazio bideo batekin.

Liburua kontsulta daiteke Sabino Arana Fundazioaren Abertzaletasunaren Agiritegian. 

Argazkian, Iñigo Artetxe, Uxune Retolaza, Koldo Narbaiza, Jone Unzueta, Iñaki Muneta, Fundazioaren presidente Mireia Zarate eta Ignacio Etxeberria, dohaintza egin den momentuan.