Prentsa oharra 2013ko azaroaren 27a

Josune Ariztondo: “Ondo baino hobeto dakigu, gure apustuak izan behar duela kultura-industriak eta kultura-sorkuntza sendotzea”

Bizkaiko Kultura foru-diputatuak, Javier Riaño pintoreak eta Olatz Saitua sopranoak euskal kulturak XXI. mendeari begira dituen erronkak aztertu dituzte eta ondoren, berorien gainean eztabaidatu dute

Josune Ariztondo: “Ondo baino hobeto dakigu, gure apustuak izan behar duela kultura-industriak eta kultura-sorkuntza sendotzea”

Kulturaren esparruko 30etik gora aditu eta profesionalek parte hartu dute gaur Sabino Arana Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duten jardunaldi honetan, zeinen helburua izan baita gogoeta egitea euskal kulturak etorkizunari begira dituen erronkez

 

Izenburu orokortzat “Euskal Kulturgintza XXI. Mendean. Kulturaren erronkak” hartuta, Josune Ariztondo Kulturako foru-diputatuak hor azaldu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak bere kultura politikaren oinarritzat dituen lau ardatzak:

 

1. Memoria gordetzea kultura-ondarearen bitartez. Memoria bat euskal nazio irekia, XXI. mendeko eskariak eraginkortasunez  ebazteko gauza dena, proiektatzen duena. 

2.    Espazio publikoa elkargunetzat eta elkartrukatzeko eta kultur elkarrizketarako lekutzat hartzea.  

3.   Kultur abangoardiei adi egotea, haiek gizarte-erreferentziatzat eta, beraz, kulturaren sormenaren, dibulgazioaren eta kontsumoaren eragiletzat ulertuta. 

4.    Sortzeko askatasuna, kultur eragileak aintzat hartzea eta kulturaren merkatuaren eta eremu instituzionalaren arteko konexioa. Eta ondorioz, euskal kulturaren industria ikuspen globaletik sustatzea.

Ariztondok zera azpimarratu du: “ halako ekinbide zehatz batek  lehentasuna duen edo ez balioesterakoan, ezinbestekoa deritzogu sormenarekin lotuta dagoen osagaiari, kontuan hartuta gure Sailak dituen konpromisoa eta ardura politikoa. Baina, era berean, arduratzen eta arduratu eragiten  gaitu,  binomioaren beste elementuak, hau da, industrial eta ekonomikoak, zeren beharrezko baita geure kultur sorkuntzari eusteko eta berori indartzeko ”.

 

“Kulturari bultzada emateko, behar da, herri-administrazioen ekintza positiboa. Hori argi dugu. Eta baita ere, berdin dugu argi,  beharrezko dela  zentzu praktikoarekin lan egitea eta, gainera, kultur esparruaren berezko erremintetara ez ezik, jarduera ekonomikoa sorraraztearekin lotuago dauden beste batzuetara ere jotzea”.

 

Ildo horretan, Kulturako foru-diputatuaren iritziz, helburua zenbait erreminta bultzatzea da, hala nola: kultur azpiegiturak, hau da, elkartegi espezializatuak nahiz enpresa-haztegiak; jarduera osatzen duten arloetan klusterrak sortzeko sostengua; plataformak sortzen laguntzea, gure kultur sorkuntzak hedatzeko eta nazioartean zabaltzeko, edo kultur arloko mezenasgo-irizpideak eguneratzea.

 

“Laburbilduta, kultur sorkuntza eta hedapena susperrarazten ahalegintzen gara. Baita ondarea artatzen eta dagokion balioa agerian ipintzen ere. Eta hala ere, badakigu ondo, industriak sendotzearen,  geure kultur produktuen eta kultur sorkuntzaren aldeko apustua egin behar dugula”, adierazi du. 

 

Josune Ariztondok bere hitzaldia amaitzeko, nabarmendu du, “egia dela eremu globalean indartsu egiten gaituztenak identitatea, geure kultura eta gure unibertsaltasun-bokazioa direla, eta hain zuzen ere,  horixe ematen digula izari ekonomikoak, hura jasangarri izateko”.

 

Elkarraldia Galder Reguera kultur kudeatzaileak arteztu duelarik, bertan baita parte hartu dute ere  Olatz Saitua sopranoak,  zeinek berak bizitako esperientziak azaldu baititu, bizipen batzuk, hain zuzen ere, lau instituzioren beken laguntzari esker gauzatuak (Banco Vizcaya Fundazioa, gazte ekintzaileentzat, AEBetan lan egin dezaten; Bilboko Udalaren beka bat, Mantuan ikasteko (Italia); beste bat, Bizkaiko Foru Aldundiarena, urtebetez Italian eta beste batez Salzburgen ikasteko, eta Kultura MInisterioa).

 

Euskal sopranoaren ustez,  “atzerrian ikasteak abantaila ugari ditu, hala nola, “hizkuntzak ikastea, giro berrietara eta berrikuntzetara egokitzen ikastea, beste kultura batzuk ezagutzea, ikasteko beste planteamendu batzuk ikustea, ekonomia arloan planifikatzen ikastea, etab.” 

 

Azkenik, Javier Riaño, “ageriratzen ari diren sortzaileen prestakuntzan eta arte-sorkuntzan bekek duten eraginaz ” mintzatu da, bere esperientzian oinarrituta.