Prentsa oharra • 2015ko apirilaren 27a
Juan Carlos Moreno Cabrera, “Errores y horrores del españolismo lingüístico” lanaren egilea, Sabino Arana Fundazioan, asteazkenean, apirilaren 29an, 19:30etan
“El euskera y los orígenes del castellano: ideología y filología” (Euskara eta gaztelaniaren jatorria: ideologia eta filologia) gaia jorratuko du
Madrileko Unibertsitate Autonomoko Hizkuntza katedradun Juan Carlos Moreno Cabrerak hitzaldi bat emango du asteazken honetan, apirilaren 29an, 19:30etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, eta bertan “El euskera y los orígenes del castellano: ideología y filología” (Euskara eta gaztelaniaren jatorria: ideologia eta filologia) gaia jorratuko du
Madrildar hizkuntzalari eta, besteak beste, “Errores y horrores del españolismo lingüístico. Cinco vocales para conquistar el mundo” (Hizkuntza-espainolkeriaren akatsak eta izugarrikeriak. Bost bokal mundua konkistatzeko) lanaren egileak Ramón Llull Saria jaso zuen iaz, hizkuntza guztien berdintasunaren eta duintasunaren alde egin izan dituen ekarpen akademikoengatik.
Ia hogei liburuen egilea eta aldizkarietan eta lan kolektiboetan 100etik gora artikulu idatzitakoa, Moreno Cabrera nabarmen egin da, batetik, hizkuntza-nazionalismo espainolaren ideologien eta mitoen aurrean dituen jarrera kritikoengatik eta, bestetik, hizkuntza gutxituak, horien artean euskara, aldezten dituelako.
Horrenbestez, bada, datorren asteazkeneko hitzaldian euskarari buruzko teoria batzuk azalduko ditu, esate baterako, hura “Glosas emilianenses” (Donemiliagako glosak) deitutakoetan egotea, agertzea, eta nola hizkuntza-espainolkeriak espainola haietan “kokatu” nahi izan zuen, euskara rekin “harremanetan azaltzeko” eta antzinatasunaz harro egoteko.
Edo teoria hura, dioena, euskarak gaztelaniaren egituran halako eraz eragin zuela ezen, hizkuntza errazagoa eta beste batzuek ikasi ahal izateko modukoa bihurtu baitzuen. Eta katedradun horrek aldezten dituen itxura hartako beste ideia batzuk.