Prentsa oharra 2017ko martxoaren 29a

Kamera estenopeikoaren tailerraren bigarren jardunaldia

Kamera estenopeikoaren tailerraren bigarren jardunaldia

Joan den astean, kamera estenopeikoaren esperimentuaren lehen zatia egin zuten Artxandape ikastolako ikasleek praktika bururatu dute gaur eta nork bere argazkiak errebelatu ditu.

Euskaltelekin batera antolatutako tailer horretan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek (10-11 urtekoek) argazki-kamerak egiten dituzte eskuz, kartoizko kutxak (edo argiaren igaroa eragozten duen beste edozein tresna) erabiliz; zulo txikia egiten diote kutxari (estenopo izenekoa) eta argazki-papera sartzen dute barruan, non argi-izpiek eraso egingo duten.