Prentsa oharra 2021ko apirilaren 27a

Kazetari euskal herritar bi hil dituzte Burkina Fason

Sabino Arana Fundazioak David Beriain eta Roberto Fraileren senide eta lagunei bere atsekabea helarazi nahi die eta baita ere esker ona gerra-berriemaileen kolektiboari.

Kazetari euskal herritar bi hil dituzte Burkina Fason

Berriz ere nazioarteko terrorismoak kazetari biren heriotza ekarri du, oraingoan euskal herritarrak eta Burkina Fason. Sabino Arana Fundazioak David Beriain eta Roberto Fraileren senide eta lagunei bere atsekabea helarazi nahi die eta baita ere esker ona gerra-berriemaileen kolektiboari, jardun ohi duten zeregin zailagatik, hots: euren lanbidean jarduteko dituzten aurkako baldintzengatik ere egia bilatu eta kontatzea.

 

"Duintasunez eta ausartasunez betetako zeregina; duintasuna, zeren ez baitute zalantzarik izaten, Lurraren bazterrik gatazkatsuenetatik genozidioa, indarkeria eta boteretsuenek ahulen aurka erabiltzen duten gehiegikeria salatzeko; eta ausartasuna, euren lanbidean jarduteko izaten dituzten hain baldintza biziki gogorrengatik eta, egia jakinarazteko ahaleginean, euren biziak arriskuan ipintzen dituztelako". Ez dugu ahaztu behar justiziak, askatasunak eta demokraziak ezinbesteko euskarri behar dutela kazetaritza librearen bidez bakarrik lortu daitekeen informazio objektibo eta egiazkoa.

 

Gerra-berriemaileek 2003ko Sabino Arana sarietako bat hartu zuten (argazkia)