Prentsa oharra • 2024ko irailaren 10a
Mungiako Uri Buru Batzarrak Sabino Arana Fundazioari dohaintzan eman dio motibo abertzaleekin dekoratutako tapiz historikoa
- Pieza hau “Bitxiak” deituriko gunean ikusi ahal izango da, Nor gara gu? Erakusketa iraunkorrean, Eusko Abertzaletasunaren Museoan, Sabin Etxean
Mungiako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak Sabino Arana Fundazioaren Abertzaletasunaren Museoari hainbat agiri eta pieza historiko eman dizkio, hauen artean Mungiako Edinotza baserriko Matilde eta Josefina Guezuraga Ercoreca ahiztek Bilboko Ama Josefinen komentuan, aurreko mendeko 60. hamarkadan gurutze-puntuan egin zuten tapiza.
Tapiz honek, 130 x 189 zmko zabalerarekin, Sabino Arana Goiri, José Antonio Agirre Lekube eta Juan Ajuriaguerraren erreferentziak ditu eta apaingarri gisa erakusten ditu mendigoizale bat, bere banderarekin, Gernikako Batzar Etxea eta Arbola zaharra.
Pieza historiko eta kutun hau Sabin Etxean jarri dute ikusgai, Nor gara gu erakusketa iraunkorrean, Bitxiak deituriko gunean (Ibañez de Bilbao, 16, Bilbo).
Halaber, EAJ-PNVren Mungiako Uri Buru Batzarrak Fundazioari dohaintzan eman dizkio 116 mmko bi pelikula. Alde batetik “Los Hijos de Gernika” izenburukoa, Segundo Cazalisek Venezuelan 1967an produzitutako dokumentala, Eusko Jaurlaritzaren Parisko ordezkaritzan 1968ko apirilaren 26an estreinatu zena. Lan honek erakusten du, euskal herriak bere askatasunaren alde egin behar izan duen borroka.
Eta, bestetik, “The man at the window” (Gizon bat leihoan) Joseba Elosegi abertzale eta antifrankista ezagunak “Quiero morir por algo” izenburuko liburuan jaso zituen memorietan oinarrituta egin zena.