Prentsa oharra • 2025ko martxoaren 10a
Paris 2024ko euskal paralinpikoek «Kirolariak» erakusketa bisitatu dute Euskal Abertzaletasunaren Museoan

2024an, Parisko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuten 4.463 kirolarietatik hamahiru euskaldunak dira. Eta haiexek dira, hain zuzen ere, «Kirolariak» erakusketaren protagonistak. Paulino Oribe argazkilariak hartutako irudiz beteriko 26 panelek eta hainbat komunikabidetako kirol-kazetariek idatzitako testuek osatzen dute erakusketa.
Kirolariak ondokoak dira: Nahia Zudaire, Mikel Erdozain eta Iñigo Llopis (igeriketa); Agurtzane Egiluz, Asier García, Naiara Rodriguez eta Laura Ugarte (gurpil-aulkiko saskibaloia); Ander Cepas eta Iker Sastre (mahaiko tenisa); Amagoia Arrieta (boccia); Rakel Mateo (triatloia); Fernando Michelena (tiroketa) eta Higinio Rivero (piraguismoa).
Goian aipaturiko kirolarietatik bostek, Amagoia Arrieta, Asier García, Fernando Michelena, Iker Sastre eta Naiara Rodríguez erakusketa bisitatu dute. Beraiekin batera Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioren presidentea, Paulino Oribe argazkilaria eta Alfonso Herrán (Diario AS) kazetaria izan dira. Erakusgaiak apirilaren 30era arte egongo dira ikusgai Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea).
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako erakusketa honetan, egun dauden lekura iritsi ahal izateko kirolari paralinpikoei darien borondatearen indarra, irauntza eta ahalegin itzela irudikatzen dira. «Kirolariak» erakusketak kirol inklusiboak daukan garrantzia nabarmendu nahi du, bai eta gure atleten dema ere kirol paralinpikoa esparru guztietan ikusarazteko.