Prentsa oharra 2018ko urtarrilaren 23a

“Lurpetik lur gainera, duintasuna berreskuratzen”, hitzaldia Francisco Etxeberriaren eskutik, Bakioko Txakolingunean

Urtarrilaren 26an, ostiralarekin, arratsaldeko 7etan.

“Lurpetik lur gainera, duintasuna berreskuratzen”, hitzaldia Francisco Etxeberriaren eskutik, Bakioko Txakolingunean

Bakioko Txakolingunean, otsailaren 11 arte ikusgai egongo den “Berriro inoiz EZ! Gerrako Irudiak (1936-1939)” izeneko erakusketaren ildotik, Aranzadi Zientzia Elkarteko buru den Francisco Etxeberria antropologo forentseak hitzaldia emango du urtarrilaren 26an, ostiralarekin, arratsaldeko 7etan, honako izenburua erabilita: “Lurpetik lur gainera, duintasuna berreskuratzen”.

Gaur egungo elkarteburua Aranzadi Zientzia Elkarteko kide da 1973. urtetik. Aipatutako hitzaldian, Aranzadi elkartea oroimen historikoaren arloan egiten den ikerlanen inguruan berba egingo digu eta ondutako emaitzetako batzuk azalduko dizkigu.

Aranzadiren barruan, Gerra Zibilean desagertutakoak eta sasoi hartako hobi komunak ikertzeko lantaldea zuzentzen du Francisco Etxeberriak. Lantalde hori elkarlanetan aritu da oroimen historikoari lotutako elkarte askorekin eta ehundik gora hobitan zuloperatutakoak lurpetik ateratzen lan egin du.

Era berean, “Berriro inoiz EZ! Gerrako Irudiak (1936-1939)” izeneko erakusketa ibiltaria ikusterik izan ez duen orok horretarako aukera izango du otsailaren 11ra arte, Bakioko Txakolingunean, asteartetik igandera, goizeko 10etatik arratsaldeko 2etara.