Prentsa oharra 2018ko maiatzaren 24a

Mahainguruak: Emakumea eta Gerra Zibila

“Emakumeen jarduera politikoa eta euren aurkako errepresioa Gerra Zibilean”. Hilaren 30an, asteazkenarekin, 19:00etan Gasteizko Dendarabako Araba aretoan

Mahainguruak: Emakumea eta Gerra Zibila

“Álava sarea. Emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza. 1936-1947” izeneko erakusketa ibiltaria oraindik ere ikusgai dago Gasteizko Dendarabako Araba aretoan (La Paz 5, 1.a), maiatzaren 31 arte. Hala ere, erakusketaren hurrengo geltokia izan den Baztango Elizondora (Nafarroa) eraman baino lehen, oraindik ere ikusterik izan ez dutenek horretarako aukera izango dute hilaren 30ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Izan ere, erakusketa horri loturik, ondoko gaia jorratuko duen mahai-ingurua antolatu da: “Emakumeen jarduera politikoa eta euren aurkako errepresioa Gerra Zibilean”.

Mahai-inguruan, ondokoek parte hartuko dute: Amaia Kowasch Velasco, “Sareak ehotzen. San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934-1945)”; María Losada, Historia Garaikideko ikertzailea; eta Josu Chueca, UPV-EHUko Historia Garaikideko irakaslea eta erakusketaren komisarioa.