Prentsa oharra 2021ko urriaren 15a

“Norberaren burua zaindu, beste batzuk zaindu ahal izateko”, mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko erantzukizunari aurre egiteko ekintza-plana

• Gure adinekoak gehien kezkatzen dituzten gaietako batzuk jorratzeko lehen jardunaldia.

“Norberaren burua zaindu, beste batzuk zaindu ahal izateko”,  mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko erantzukizunari  aurre egiteko ekintza-plana

Sabino Arana Fundazioak, Helduak elkartearekin lankidetzan, egungo adinekoak kezkatzen dituzten gaiei buruzko hitzaldi batzuk antolatzen dihardu: mendekotasuna duten pertsonen zaintza, segurtasuna, zahartze aktiboa…


Lehenengo jardunaldia urriaren 21ean izango da, 10:30ean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. “Zure burua zaindu, zaintzeko” izenburuaren ildoan, ZAINTZEA Senide zaintzaileentzako Bilboko Udalaren laguntza-zentroaren eskutik, familia-giroko mendekotasuna artatzeko eta mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei laguntzeko programa horren helburu nagusiak aztertuko dira. ZAINTZEAren bidez, zaintzaileen eta eurek zaintzen dituzten mendeko pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi da. Horretarako, prestakuntza-ekintzak, informazioa, laguntza psikosoziala eta zaintzaileentzako autolaguntza-taldeak eta abar eskaintzen dira.


Hitzaldiotan ondokoek hartuko dute parte: Iñigo Zubizarreta, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi ondokoa; Ana Tejedor Urra, ZAINTZEA, Senide zaintzaileentzako udalaren laguntza-zentroko psikologoa; eta Erika León Ochoa de Amezaga, ZAINTZEA, Senide zaintzaileentzako udalaren laguntza-zentroko gizarte-langilea.


Zaintzaileek leku berekia izatea garrantzi handikoa dela ikusarazten ahaleginduko dira profesionalak. Era berean, zaintza-egoerek eragin ditzaketen zantzu eta sintomei buruz ohartaraziko dute, eta zaintzaileek euren burua zaintzeko eta denbora antolatzen ikasteko jarraibide batzuk eskainiko dituzte.