Prentsa oharra 2021ko azaroaren 4a

“Ondo jan eta hobeto bizi”: Elikadura ona, osasunaren gakoa

Helduak elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako hitzaldietatik bigarrena. Azaroaren 10ean, asteazkenarekin, 19:00etan, SAFen

“Ondo jan eta hobeto bizi”:  Elikadura ona, osasunaren gakoa

Gure adinekoak gehien kezkatzen dituzten gaiak jorratzeko helburuz, Helduak elkarteak Sabino Arana Fundazioarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi-zikloaren esparruan, Miren Marín mediku nutrizionistak hitzaldia emango du azaroaren 10en, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etatik aurrera, Fundazioaren egoitzan, ondoko izenburuaren ildoan: “Ondo jan eta hobeto bizi”.


Duela zenbait hamarkadatik ezaguna da, hainbat azterlanetan egiaztatu den moduan, ondo jateak gure osasunari eutsi ez ezik, patologia ugari prebenitzen eta hobetzen ere laguntzen digula, hau da, bizi-kalitate ona mantentzen eta/edo lortzen.


Datorren asteazkeneko hitzaldian, Marin doktoreak bana-banako elikadurak daukan garrantzia azpimarratuko du, norberak jasaten duen patologiaren arabera, hau da, dietetika terapeutikoarena osasunaren eta gaixotasunaren balantzak osasuneraren alderantz egin dezan. 


Datu biografiko batzuk

 

UPV/EHUn, Medikuntza Orokorreko eta Kirurgiako lizentzia eta, geroago, Medikuntza eta Kirurgiako doktoretza atera ondotik Miren Marín Recalde sendagile nutrizionista hasi zen lanean eta, gaur egun ere, horixe du jarduteko ardatz nagusi.

 

Nancyko Unibertsitateko (Frantzia) Medikuntza Fakultatean hasi zen espezializatzen eta Granadako Unibertsitateko Farmazia Fakultatean jarraitu zuen. Garai hartan, elikaduraren eta nutrizioaren inguruko gaiak ez zeukan artean arrakasta handirik, baina Mirenek esparru aparta aurkitu zuen medikuntzan jarduteko. 


TITULUAK:

-    Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna (UPV/EHU).
-    Medikuntza eta Kirurgiako masterduna (UPV/EHU).
-    Nutrizio eta Dietetika Terapeutikoko diplomaduna (Nancyko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatea eta Granadako Unibertsitateko Farmazia Fakultatea).