Prentsa oharra 2017ko maiatzaren 12a

Ongizate-estatuaren bideragarritasuna aztergai

Europako Alderdi Demokratarekin (PDE-EDP) elkarlanean egindako mintegia

Ongizate-estatuaren bideragarritasuna aztergai

Zalantzarik gabe, ongizate-estatuak hein handian lagundu du pertsonen duintasuna sendotzen eta gizarte-bakea ahalbidetzen Europako herritarren artean, gerraren osteko Mendebaldeko Europako gizarte- eta ekonomia-sistema egituratu du eta nortasun-ikur nabarmena bilakatu da europarrentzat. Ildo horretan, hazkunde ekonomikoa ahalbidetu eta errentaren birbanatze arteza uztartu duten politikek ongizate-estatuaren funtsezko oinarriak jagon dituzte, gutxi gorabehera, azken hamarkadara arte. Alabaina, krisialdi ekonomikoak eta mota askotako beste alderdi batzuek apurka-apurka higatu dituzte zuzenbidezko gizarte-estatua orain arte bermatzen zituen ekonomia- eta gizarte-tresnak.

Gizarte-ongizatearen maila eskastu dela argiro jakinda, lehengo maila zelan berreskuratu aztertzeko helburuz, Sabino Arana Fundazioak eta Europako Alderdi Demokratak jardunaldia egin dute goizean arlo horretako adituen eskutik; jardunaldian parte hartu duten hizlariek arreta jarri dute, bereziki, Europako iparraldeko herrialdeek darabiltzaten konponbide eta/edo ereduetan.