Prentsa oharra 2020ko irailaren 28a

PDEk mintegi bat antolatu du erronka berrietara halabeharrez egokitu behar den Europaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko

• Enrique Barón jaunak, Europako Parlamentuko presidente ohi eta Espainiako Europazale eta Federalisten Batasuneko presidenteak emango du hasierako hitzaldia; Andoni Ortuzarrek, berriz, EAJ-PNV alderdiaren EBBko presidente eta PDEko presidenteordeak irekiko du jardunaldia.

PDEk mintegi bat antolatu du erronka berrietara halabeharrez egokitu behar den Europaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko

(Streaming bidez jarraitu) Erronka berriei egokitzen zaien Europa erreformatzeko helburuz are gehiago, COVID-19aren zioz antzeman diren gabeziak eta ahultasunak ikusita laster hasiko den Europaren etorkizunari buruzko Konferentzia deritzonaren esparruan, Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du Europaren orainaz eta etorkizunaz eta hura sostengatzen duen balioez hausnartzeko.

 

“Gerraren hondakinetatik Europaren etorkizunera. Schuman adierazpenaren 70. urteurrenean” izenburuaren ildotik, mintegia irailaren 30ean, asteazkenarekin, izango da Fundazioaren egoitzan, goizeko 9:30etatik eguerdiko 1era.

 

EAJ-PNV alderdiaren EBBko buru eta PDEko presidenteorde Andoni Ortuzar jaunak eta Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zarate andreak hasiera emango diote jardunaldiari. Aurreneko hitzaldia, “Europaren sorrera eta eraikuntza funtsatzen duten balioen indarraldia”, berriz, Europako Parlamentuko presidente ohi eta Europazale eta Federalisten Batasuneko presidenteak, Enrique Barón jaunak, eta István Sértö-Radics jaunak PDEko idazkariorde nagusiak (bideoz grabatutako hitzaldia) eskainiko dute. EFB-Euskadiko presidenteak, José Félix Merladet jaunak, hizlariak aurkeztuko ditu.


Gainerako parte-hartzaileekiko eztabaidaren ondotik, “Europako etorkizunari buruzko Konferentzia: EB berriro bultzatzeko erronkak eta aukerak” izeneko mahai-ingurua egingo da. 

 

Mahai-inguruan, ondokoek hartuko dute parte: Guy Verhofstadt, Belgikako lehen ministro ohia eta ALDEko buru ohia (bideoz grabaturiko hitzaldia); Laurence Farreng, PDEko eta Europako Parlamentuko kidea (bideoz grabaturiko hitzaldia);  Patxi Aldecoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Nazioarteko Harremanetako katedraduna eta Europako Mugimenduaren Kontseilu Federaleko presidentea; Beatriz Pérez de las Heras, Deustuko Unibertsitateko Europar Batasuneko Zuzenbideko katedraduna; eta Mariola Urrea, Errioxako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra. Izaskun Bilbao andrea, PDE-EDPren burukide eta Europako legebiltzarkideak jardungo du mahai-inguruan.
 

Igor Filibi jaunak, Eurobasqueko presidenteorde eta UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako irakasleak, amaiera emango dio jardunaldiari.

 

Honako mintegi hau Europako azken hamarkadetako garapen politiko eta ekonomikoa baldintzatu duten bi gertakariren urteurrenen –Bigarren Mundu Gerra amaitu zeneko 75. urteurrena eta Schuman Adierazpenaren 70. urteurrena– eta EB berreguneratzea eta eraldatzea xede duen Europaren etorkizunari buruzko Konferentziaren (2020-2022) hasieraren esparruan antolatu da.

 

Europaren etorkizunari buruzko Konferentzia txit egokia izango da Europar Batasunaren barne-egiturak berrikusteko eta eraldaketa-proposamen berriak egiteko, erronka globalei heltzerakoan, gure hazkunde-, ongizate- eta gizarte-justiziako sisteman aurrera egin dezagun.

 

Gauzak horrela, mintegi honek balio nahi du Konferentziak izango dituen eztabaida egituratuetarako eta EBk datozen urte eta hamarkadetako erronkei aurre egiteko berrikusi eta aldatu beharko dituen alderdiei buruz eztabaidatzeko.

 

Enrique Barónen ibilbidea

 

Europako Parlamentuko presidente ohia (1989-1992). Espainiako Europazale eta Federalisten  Batasuneko presidentea da. Madrilen jaio zen, 1944an. Abokatua eta ekonomialaria da, baita Zuzenbideko doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM) eta Enpresen Administrazioko lizentziaduna ere, ESSEC (Paris) eta ICADEn (Madril).
Francoren diktaduraren garaian, Giza Eskubideetako abokatu jardun zuen eta unibertsitateko irakaslea izan da. Espainiako diputatu konstituziogilea izan zen (1977-87) eta Europako Erkidegoari atxikitzeko negoziazioak amaitu zituen ministroa (1982-85).

 

1986an, Europako Parlamentuko diputatu aukeratu zuten, eta 2009. urtera arte egon zen han. Parlamentuan, presidenteorde (1987-1989), presidente (1989-1992), Kanpo Arazoetarako Batzordeko presidente (1992-1995) eta Nazioarteko Merkataritza Batzordeko (2004-2006) presidente zereginetan ibili da. Europako Parlamentuaren ordezkaria izan zen Lisboako Tratatuaren Gobernu Arteko Konferentzian. 1987tik 1989ra, Europako Nazioarteko Mugimenduaren presidentea izan zen.

 

Europako zazpi hizkuntzatan hitz egiten du. Gai politiko, ekonomiko eta sozialei buruzko hainbat liburu, saiakera eta artikuluren egilea da.

 

Beste datu jakingarri batzuk: Enrique Barón Jean Monnet “ad personam” katedraduna da; “Yehudi Menuhin” Fundazioaren presidentea; “Notre Europe” Kontseiluko kidea; Trustee de Friends of Europe antolakundeko kidea; Veronako Opera eta Olerkiaren Institutuko presidenteordea da (UNESCO); eta Dalí Fundazioaren Patronatuko kidea.