Prentsa oharra • 2024ko azaroaren 15a
Miren Barandiaran historialariaren «Euzko Alderdi Jeltzalearen aldizkako argitalpenak (1939-1975)» deritzon lan digitala plazaratu da
- Frankismoaren garaiko prentsa jeltzalearen esparrua arakatuen ikerlana da.
- Argitalpenaren prezioa 10 euroko da, eta Sabino Arana Fundazioaren webgunean eskuratu daiteke, Online denda atalean, edo, bestela, Fundazioari eskatuta.
- 2024ko abenduaren 31a, asteartea
Sabino Arana Fundazioak «Eusko Alderdi Jeltzalearen aldizkako argitalpenak (1939-1975)» deritzon liburua argitaratu du ebook bertsioan. Miren Barandiaran historialari eta Lazkaoko Beneditarren Artxiboko arduradunak egindako ikerlanaren emaitza da eta Euzko Alderdi Jeltzaleak diktadura frankistaren hamarkadetan sustatutako aldizkako argitalpenen ikuspegi orokorra eskaintzen du.
Euskaditik alde egin behar izan zuten erbesteratuek harrera-herrialdeetatik sustatu eta finantzatu zituzten argitalpenak aztertzen ditu liburuak, bai eta beste aldizkari batzuk ere, baliabideen prekarietatearen eta erregimenaren errepresio-aparatuaren etengabeko mehatxuaren inguruabarrean, euskal lurraldean bertan askatasunari eusten ahalegindu zirenak.
Miren Barandiaranen ikerlanak zehatz-mehatz eta zorrotz aztertzen du EAJ aldediak 1939 eta 1975 urteen artean sustatutako kazetaritza-ekimenen mundua nola bilakatu zen, eta, zehazkiago, bi adibide esanguratsu ikertu ditu: Alderdi (EAJ alderdiaren agerkari ofiziala kanpoan) eta Euzkadi (EAJ alderdiaren agerkari ofiziala barruan).
Miren Barandiaranen lanak probetxurik handiena atera dio sasoi hartako prentsari, iturri historiko gisa, eta EAJk diktadura frankistaren garaian izan zuen historiaren zertzelada garrantzisuak ezagutzeko aukera ematen du.
Liburua bi atal handitan banatuta dago:
Lehenengoak ibilbide orokorra eskaintzen du EAJren prentsaren historiari buruz eta aztertutako aldian izan zuen eragin hurbilenari buruz; lau aldi handitan banatuta dago atal hori: 1939-1945, erbesteko lehen kazetaritza-ekimenak eta II. Mundu Gerraren testuinguruan izan zien lehen porrotak aztertzen dituena; 1945-1950, EBBk agintea berreskuratu eta alderdiari lotutako prentsak «loraldi» handia izan zuteneako urteak aztertzen dituena, garai hartan, bi agerkari ofizial garrantzitsuenak sortu zirela, Euzkadi, euskal lurraldean, eta Alderdi, erbestean; 1950-1960, alderdiak berak eta aldizkako argitalpenek krisialdi gogorreko hamarkada aztertzen duena; eta 1960-1975, prentsa –eta alderdia bera– garai berrien eskakizunetara egokitu nahi izan zireneko garaia aztertzen duena.
Bigarren atal handian, EAJren agerkari ofiziala izan zen Alderdi jorratzen da; Alderdi diktadura frankistan kaleratu zen argitalpenik garrantzitsuena dugu, funtsezko tresna da EAJren antolaketa-aparatuan.
Azken atalean,ondorioak esakintzen dira eta katalogo bat ere erantsi zaio, aztergai diren aldizkako argitalpen guztiak biltzen dituena.