Prentsa oharra • 2025ko otsailaren 26a
Euskal gizarteko hainbat esparrutako ordezkariak Ardanza lehendakariaren lehen kargu-hartzearen 40. urteurreneko ekitaldian izango dira
Berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok adierazi dute bertaratu direla ekitaldira, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, Carlos Lerchundi Hegoafrikako kontsula edo Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria.

Jose Antonio Ardanza Garro Lehendakari lehenengoz izendatu zutenetik 40 urte bete direla gogoratzeko, Sabino Arana Fundazioak topaldi bat antolatu du asteazken honetan, otsailaren 26an, 19:00etatik aurrera. Bertan, José Antonio Ardanza EAJ-PNVren lehendakarigai izendatu zuen Euzkadi Buru Batzarreko kideek hartuko dute parte, bai eta haren kabineteetako kide izan ziren gertuko sailburu eta kolaboratzaileek ere.
Jon Azua, Mari Karmen Garmendia eta Juan Ramón Guevara sailburu ohiek, sasoi hartako EBBko diruzain Josu Ortuondok, Pilar García de Salazar Lehendakariaren laguntzaile pertsonalak eta Jon Goikolea kazetariak (moderatzailea), Ardanza bera eta beraren ibilbideaz jardungo dute mahai-inguru batean.
EAJ-PNV alderdiaren EBBko burua, Andoni Ortuzar; Eusko Legebiltzarreko lehedakari Bakartxo Tejeria; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiria; Bilboko alkate Juan Mª Aburto; EAJ-PNV alderdiaren Araba Buru Batzarreko burua, Jone Berriozabal; EAJ-PNV alderdiaren Bizkai Buru Batzarreko burua, Iñigo Ansola; Hegoagrikako kontsula, Carlos Lerchundi; Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari Miguel Zugaza, Juan Mª Atutxa, Mª Jesús Cava, Itxaso Erroteta, Eider Inunciaga, Asier Atutxa, Almudena Otaola, Sabin Azua, Juan José Baños, Nerea Enbeita, Ainara Dañobeitia eta Elixabete Bizkarralegorra, besteak beste, izango dira ekitaldian.