Prentsa oharra 2021ko maiatzaren 23a

Roman Berriozabal jeltzalearen dohaintza

Roman Berriozabal jeltzalearen dohaintza

Roman Berriozabal jeltzalea Sabino Arana Fundaziora etorri da diktadura frankistan eta ondorengo etapan Araban sortutako dokumentazio ugari ematera.


Gernikako Arbolaren aurrean gazte baten (Iñaki Labauria) irudi ikonikoa duen kartel honen gainean, duela lau hamarkada itsasgarriak jarri ziren, oso lema desberdinekin. Denborarekin, aldarrikapen horietako batzuk lortu egin dira, beste batzuk ahaztu dira eta beste batzuk mantetzen dira.