Prentsa oharra 2018ko irailaren 20a

Sabino Arana Fundazioa, berriro ere fundazio politikorik gardenena, gehieneko puntuazioa lortuta

• Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioak prestatzen duen Gardentasuna, 2017ko lelorik onena izeneko zazpigarren txostenaren arabera, Sabino Arana Fundazioak ebaluatutako hamabost adierazleak betetzen ditu.

Sabino Arana Fundazioa, berriro ere fundazio politikorik gardenena, gehieneko puntuazioa lortuta

Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioak egin eta erakunde horren webgunean, www.compromisoytransparencia.com helbidean, eskuratu daitekeen Gardentasuna, 2017ko lelorik onena izeneko txostenak dioenez, Sabino Arana Fundazioa dugu alderdi politikoei lotutako fundaziorik gardenena, guztira aztertu diren 49 fundazioen artean.

Aztertutako fundazio guztiak alderdi politikoei lotuta daude eta, guztietan, lau fundaziok (% 8) baino ez dituzte gardentasun-adierazle bikainak betetzen: Sabino Arana Fundazioak adierazle guzti-guztiak (15) betetzen ditu; Alkartasuna Fundazioak 14 puntu eskuratu ditu; Josep Irla Fundazioak 13; eta Rafael Campalans Fundazioak 12 puntu eskuratu ditu fundazio gardenen zerrendan. Fundazioen % 10 zeharrargiak dira, txostenaren arabera, eta gainerakoak (% 82) guztiz opakuak dira.