Prentsa oharra 2020ko urriaren 30a

Sabino Arana Fundazioak lan-orientabideko tailerrak antolatu ditu unibertsitateko ikasleentzat

• UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleek “Museoko materialen bizitza. Prebentziozko kontserbazioa” izeneko tailerrean parte hartu dute gaur.

Sabino Arana Fundazioak lan-orientabideko tailerrak antolatu ditu unibertsitateko ikasleentzat

Laneratzeko bidean hainbat espezializazio-esparru ezagut ditzaten, Humanitateetako ikasleentzako beharrezko tresnak eskaintzeko jardueren esparruan, Sabino Arana Fundazioak Museoko materialen prebentziozko kontserbazioari buruzko tailerra antolatu du gaur UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleentzat.


Tailer horietan, hainbat jakintza-arlotako adituen ezagutza eta Fundazioan praktikak egin dituzten ikasleen bizipenak lotu nahi dira.


Gaur eskaini den Museoko materialen prebentziozko kontserbazioa izeneko jardueran, Begoña Aristegik, Arte Ederretako lizentziadun eta prebentziozko kontserbazioan adituak, eta Luisa Olivaresek, Arte Ederretako lizentziadunak, jardun dute. Azkenak, graduko praktiketako ikasle izan dela, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoan izandako esperientzia azaldu die tailerreko parte-hartzaileei.


Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak anfitrioiarena egin du eta ongietorria egin die etorkizuneko profesionalei. Ikasketariak Katrin Alberdi EHUko Arte Ederren Fakultateko Kontserbazio eta Zaharberritze Graduko irakaslearekin batera etorri dira.