Prentsa oharra 2021ko azaroaren 26a

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak “Nor gara gu?” erakusketa erdi-iraunkorra aurkeztuko du Sabin Etxean, eta bertan geratuko da aurrerantzean

Ekitaldia streaming bidez jarraituko ahalko da Fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.eus

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak  “Nor gara gu?” erakusketa erdi-iraunkorra aurkeztuko du Sabin Etxean, eta bertan geratuko da aurrerantzean

Museoari eta gure herriaren historia hurbilari lotutako ehun pertsona ospetsu izango dira inaugurazio ekitaldian azaroaren 30ean, asteartearekin, 12:00etan. Gainera, ekitaldia streaming bidez jarraituko ahalko da Fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.eus.


Erakusketaren helburua Euskadiko historiaren azken mendetik barreneko ibilbide erakargarria eskaintzea da. Iraganerako bidaia dugu, zer izan ginen eta zer garen gogoratzeko. Nondik gatozen ikusteko eta gure aurretikoek Sabino Arana Fundazioan gordetako objektuen, argazkien, dokumentuen, argitalpenen eta abarren bidez bizi izan dituzten gertakizunen berri herritarrei emateko.


Kultura, nortasuna, memoria... Historiaren funtsezko protagonistak izan diren militante eta norbanakoek emandako material horiek guztiek ibilbide zirraragarria osatzen dute gure sustraietan barrena.


Eguna:    azaroaren 30a, asteartearekin.
Lekua:    Sabin Etxea (Ibáñez de Bilbao, 16).
Ordua:    12:00
Hizlaria:    Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea

 

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak “Nor gara gu?” erakusketa erdi-iraunkorra inauguratuko du datorren asteartean, azaroak 30 dituela, Sabin Etxean, 12:00etatik aurrera.


Erakusketak iraganerako bidaia eskaintzen digu, izan ginena eta garena biziberritzeko. Azken batean, nondik gatozen ikusteko.


Gure historia harrotasunez eta maitasunez beteriko hitzez idatzita dago. Eta orain, historia handi horren zati batek lekua du Sabin Etxean, hots, oroitzapenez eta historiaz beteko euskal abertzaletasunaren sorlekuan.


Gaur egun, altzairuz, hormigoiz, harriz eta egurrez egindako etxea da, gure sendotasunaren eta indarraren ikur. Lekuaren arimak jatorrizko eraikinean zein gaur egungoan igarotako bizipen guztiak gordetzen ditu.


Sabin Etxeak gure herriaren bilakaeran eragina izan duten istorio horietako asko hartu ditu bere baitan, eta, orain, horiez guztiez gozatzeko  aukera izango dute «Nor gara gu?» erakusketa erdi-iraunkorra bisitatzen dutenek. Eta galderaren erantzuna erakusketa honetako pieza bakoitzean datza. Kultura, nortasuna, memoria... Sabin Etxean ikusgai dagoen historiaren protagonista nagusi diren militante eta norbanakoek emandako gauzakiek gure sustraietan barrena egindako ibilbide zirraragarria osatzen dute. Erakusketa erdi-iraunkor honetan, gure kultura, hizkuntza, mundua ikusteko modua eta emakumeek gure egungo gizartea eratzen izan duten garrantzia adierazten duten historia horren zatiak erakusten dira.


“Nor gara gu?” erakusketari esker, jabetuko zara gure iragana ez dela horren gaurkoa inoiz izan.