Prentsa oharra • 2020ko urtarrilaren 20a
Sabino Arana Sariak 2019. XXXI. edizioa
Ekitaldia urtarrilaren 26an egingo da eta eguerdiko 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian. SARRERA LIBRE ETA DOAKOA.

Sabino Arana Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Sabino Arana Sariak banatzeko egingo duen kultura-ekitaldira. SARRERA LIBRE ETA DOAKOA
Ekitaldia urtarrilaren 26an egingo da eta eguerdiko 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian.
Hilaren 26ko saioan, ondokoek hartuko dute saria: Saski Baskonia saskibaloi-taldea; kirolean eta modan espezializatutako Ternua Group euskal enpresa-taldea; Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako adingabe transexualen familien Naizen elkartea; Andres Urrutia notarioa eta euskaltzainburua; eta Gilles Simeoni, Korsikako Kontseilu Exekutiboko burua. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk, jardungo du buru ekitaldi horretan.
Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuko du ekitaldia eta Euskadi Brass-ek girotuko.