Prentsa oharra • 2020ko urtarrilaren 21a
Sabino Arana Sarien 2019ko edizioa zuzenean, streaming bidez, fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.eus
Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du ekitaldian
Sabino Arana Sarien 2019ko kultura-ekitaldia datorren igandean izango da, urtarrilaren 26an, eguerdiko 12etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian, eta zuzenean ikusteko aukera izango da streaming bidez, Sabino Arana Fundazioaren webgunean (www.sabinoarana.eus).
Hilaren 26ko saioan, ondokoek hartuko dute saria: Saski Baskonia saskibaloi-taldea; kirolean eta modan espezializatutako Ternua Group euskal enpresa-taldea; Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako adingabe transexualen familien Naizen elkartea; Andres Urrutia notarioa eta euskaltzainburua; eta Gilles Simeoni, Korsikako Kontseilu Exekutiboko burua. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk, jardungo du buru ekitaldi horretan.
Lehendakariaz gain, agintari, pertsona esanguratsu eta aurreko edizioetako saridun ugarik berretsi dute dagoeneko ekitaldian parte hartuko dutela.
Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuko du ekitaldia eta Euskadi Brass-ek girotuko.
SARRERA LIBRE ETA DOAKOA