Prentsa oharra 2021ko azaroaren 22a

Sabino Aranaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak hartuko du `La cumbre es el camino´ dokumentalaren estreinaldia

Himalayako lehen trekking inklusiboa kontatzen du ikus-entzunezko lan honek, eta desgaitasuna duten pertsonek bizi izandako esperientzia paregabea bitarteko , pertsona hauei ikusgarritasuna ematea du helburu, inongo erronkarik lortu ezin dela erakutsiz.Hiru mutilek zerikusia dute AMIABekin, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko elkartearekin, eta igoera aurrera eramatea lortu zuten Alex Txikon Euskadiko alpinistaren laguntzarekin.

Sabino Aranaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak hartuko du `La cumbre es el camino´ dokumentalaren estreinaldia

Datorren ostiralean, azaroak 26, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Sabino Arana Fundazioko Euskal Abertzaletasunaren Museoak La cumbre es el camino dokumentala aurkeztuko du Euskadin. Bertan kontatzen da adimen-urritasuna duten hiru mutilek Everesteko kanpamentu nagusira egindako lehen espedizioa, 5.600 metroko altueran. Lurreko mendikaterik altuenean, Himalayan, egin den lehen trekking inklusiboa izan da. Pasea doakoa izango da.

 

Horretarako, Alex Txikon euskal alpinistak, Álvaro Sanz filmaren zuzendariak eta abentura honetako hiru protagonista Juan Alejandro Martínez, Jesús Bermudez, eta José Urbano Apariciok parte hartuko dute aurkezpenean. Hiru gazteek Alex Txikon alpinista ospetsuari lagundu zioten espedizioaren lehen etapan, Everestera neguan igotzeko ahaleginean eta oxigenorik gabe.

 

“La cumbre es el camino” dokumentalak kontatzen du adimen-urritasuna duten 20 urteko hiru mutilek oztopo eta zailtasun guztiak gaindituz egin duten abentura, amets bat betetzeko helburuari eutsiz : oztopoak haustea eta beren hiritik  Albacetetik, Nepalera bidaiatzea, Lukla hiritik Ama Dablam mendiaren oinetaraino. Hamabi egun oinez, 100 kilometroko ibilbidea desnibel handiekin, 20 gradu zero azpiko tenperaturak, 5.500 metrotik goraino iristea lortuz. Mutilek Kirol Merezimenduaren Domina jaso dute igoera hau lortzeagatik.

 

Espedizio honetako kide  ere izan dira Ramón Portilla eta Oscar Cardo alpinista ezagunak, bai eta lau laguntzaile ere: Laura Maranchón, Fabricio Terrazas, Alberto Pastor eta Javier Palacios, denak AMIAB taldekoak. Elkarte honek  Albaceten du bere egoitza nagusia, eta bere xedea da  desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea. AMIABek proiektu honetan eskaini duen lankidetzaren helburu nagusia da desgaitasuna duten pertsonei ikusgarritasuna ematea,esperientzia paregabea eskainiz, erronkarik ez dela ikusarazteko, naiz eta oso zaila izan, lortu ezin denik.

 

Álvaro Sanzek, Eldorado Agencyko zuzendari eta dokumentalaren egileak, zera adierazi du: “dena gainditu genuen, hiru mutilek espedizioa osatu zuten  Himalayan azken urteetan eman den negurik hotzenean, eta bakarkako dokumental bat filmatzea lortu nuen 5.000 metroko altueran eta zero azpiko 20 gradutan”.

 

“La cumbre es el camino” Eldorado Agencyren ekoizpena da, mundu naturala ikuspegi jasangarritik zaintzen eta proiektatzen espezializatutako sormen-agentziarena. Espedición Polar-ek ere parte hartu du, argazki-bidaietan erreferentea den komunitateak. Proiektuaren ekoizpen exekutiboa, AMIAB elkarteak bideratu du.

 

AMIAB gizarte-ekonomiako elkarte-erakunde nazional bat da, onura publikoko deklaratua, desgaitasuna duten eta/edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak gizartearen eremu guztietan erabat gizarteratzea lortzera bideratua, enplegua eta kirol egokitua lehenetsiz. AMIABen ikuspegia erreferentziazko baliabidea izatea da, pertsonen parte-hartze aktiboa bermatuko duen gizarte bati laguntzeko. Albaceten du egoitza nagusia, eta Espainiako beste hamar herritan du presentzia.

 

1987an sortu zenetik, AMIABek 11.000 pertsona baino gehiago prestatu ditu, 1.500 langile eta 650 bazkide baino gehiago ditu, 17 lantoki ditu eta 12 gizarte-enpresa ditu.

 

Zuzendaria
Álvaro Sanz argazkilaria eta errealizadorea da 1999tik. Gaur egun, Eldorado Agencyren  CEOa da, bai eta Espedición Polar-eko sortzaile eta koordinatzailea ere. Dokumentalak filmatu ditu, aldizkarietan lan egin du eta publizitate-lanak egin ditu.

Naturarekiko pasioak mundu osoan zehar bidaiatzera eraman du, beti istorioak kontatzeko, bai argazki formatuan, bai ikus-entzunezko formatuan. Antartika urrunetik, non ” Antarctica  Exploring the other pole”,  filmatu baitzuen. “Horizonte Norte”  izenburukoa da egin duen beste lan bat, Juan Sisto abenturazaleak bi urte eta erdiz Patagoniatik Alaskara bizikletaz egindako bidaia kontatzen duen dokumentala.

Nazioarteko publizitate-kanpainetan lan egin du, besteak beste, Coca-Cola, Volkswagen, Fanta, Sprite, Olympus, Land Rover, McCallan, Juve & Camps eta Brava Fabricsentzat, argazkilari eta zuzendari gisa. Urte hauetan, proiektuak partekatu eta hainbat agentzia eta produktorerekin lan egin du, hala nola Ogilvy, McCann, Abuztua, Santo, Landia, Primo Content, Visual Latina, Mirinda Films, Garage Films edo Blur Films.

 

Eldorado Agency
Eldorado Agency sormen-agentzia bat da, post-turismoaren garaiko bidaietan espezializatua. Álvaro Sanzek zuzentzen du eta ondorengo proiektuak bultzatu ditu : Expedición Polar, erreferentea argazki-bidaietan; White Horse, ikus-entzunezko ekoiztetxea; eta Folch Studio, komunikazio-agentzia.

Eldorado Agency diseinatzaile, zinemagile eta idazleek osatzen dute, eta istorio argigarriak sortzen dituzte mundu naturalaren edertasuna proiektatzeko, betiere ikuspegi jasangarri batetik.

Espedición  Polar komunitate bat da, 2010ean Álvaro Sanzek sortua, eta bidaiez eta abenturaz gozatzen duten argazkigileek osatzen dute. Gaur egun erreferentea da argazki-bidaien eta ikus-entzunezko prestakuntza-lanetan.


HEDABIDEENTZAKO DEIALDIA

 

 “La cumbre es el camino”
                    Dokumentalaren estreinaldia

Eguna:        Ostirala, 26 de noviembre
lekua:         Sabino Arana Fundazioa
Ordua:        18:00 horas
HIzlariak:     Alex Txikon, alpinista
        Alvaro Sanz, dokumentalaren zuzendaria.
        Juan Alejandro Martínez, protagonista.
Jesús Bermúdez, protagonista.
José Urbano Aparicio, protagonista