Prentsa oharra 2020ko azaroaren 6a

“Trump vs Biden. Hauteskundeak pandemia garaian” BIDEOHITZALDIA Nevadako (Reno) Euskal Ikasketen Zentroko zuzendari XABIER IRUJOren eskutik

Azaroaren 12an, ostegunarekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan • Bideohitzaldira streaming bidez lotzeko modua izango da Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus

“Trump vs Biden. Hauteskundeak pandemia garaian” BIDEOHITZALDIA Nevadako (Reno) Euskal Ikasketen Zentroko zuzendari XABIER IRUJOren eskutik

Historiako doktore eta Nevadako (Reno) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendari Xabier Irujok bideohitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, azaroaren 12an, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan, Estatu Batuetan egin berri diren hauteskundeen emaitzei eta horiei eraginari buruz hitz egiteko.

 

Trumpen presidentetzak, hauteskunde-kanpainak eta emaitzek herrialde zatitua erakusten digute. Egoera horri gehitu beharko genioke COVID-19ak eragindako ehun ekonomiko eta sozialaren suntsipena. Horren guztiaren ondorioz, oraingo egoera bereziki jakingarri eta zalantzazkoa da.

 

Xabier Irujok, Caracasen (Venezuela) jaiotako diasporako euskaldunak, 20 urte inguru daramatza AEBetan eta, hortaz, behatzaile pribilegiatu baten ikuspuntutik egingo du azterketa, Estatu Batuetako gizarteak bizi dituen aldaketei adi dagoen akademikoa delako.


Ekitaldia osasun-arauak eta edukiera betez antolatzeko, ezinbestekoa da aurrez aurreko bertaratzea baieztatuta izatea. Dena dela, mintegia streaming bidez jarraitu ahal izango da www.sabinoarana.eus webgunean.