Prentsa oharra 2020ko azaroaren 13a

Unibertsitateko ikasleentzako lan-orientabideko tailerrak SAFen: Materialen bizitza museoan: ehun-bildumaren kontserbazioa

• EHUko Arte Ederretako hiru ikastaldek parte hartu dute gaur Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak museoko material-bildumen prebentziozko kontserbazioari buruz antolatu duen tailer berri batean.

Unibertsitateko ikasleentzako lan-orientabideko tailerrak SAFen:  Materialen bizitza museoan: ehun-bildumaren kontserbazioa

Soledad Santistebanek, Geografia eta Historian lizentziadunak, prebentziozko kontserbazioan aditu eta ehungintzan espezializatuak, tailerra eskaini du gaur Sabino Arana Fundazioan, laneratzeko bidean, Humanitateetako ikasleek hainbat espezializazio-esparru ezagutzeko beharrezko tresnak erakusteko jardueren esparruan.


Gaurko jardueran, Fundazioaren museoan gordeta dauden ehun-materialak kontserbatzeko eta zaharberritzeko teknika eta praktikei buruzkoan, EHUko Arte Ederretako hiru ikastaldek parte hartu dute, horietako bik aurrez aurre, eta hirugarrenak streaming bidez.


Soledad Santistebanek ehungintzan aurki daitezkeen arazo nagusiak aletu ditu, batez ere, materialen tipologiari dagozkionak, askotan, ingurumen-alderdien edo eskuzko erabileraren eraginez, endekatzeko joera handia duten zuntz naturalak landu behar ditugulako.


Horretarako, Sabino Arana Fundazioaren Abertzaletasunaren Museoaren ehun-funtsan urteetan egindako lana hartu du oinarritzat. Esan dezagun bilduma horrek mota askotariko mila ale baino gehiago dituela. Santistebanek aleok kontserbatzeko eta instalatzeko arrazoiak azaldu eta aztertu ditu, museoak dituen baliabideen ildotik.


Amaitzeko, prebentziozko kontserbazioaren arloko adituak ehunekin egindako lanketaren adibide praktiko batzuk erakutsi ditu.


Tailerrotan, diziplina askotako adituen ezagutza eta Fundazioan praktikak egin dituzten ikasleen bizipenak lotu nahi dira.


Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak anfitrioiarena egin du eta ondoetorria eman die etorkizuneko profesionalei. Katrin Alberdi EHUko Arte Ederren Fakultateko Kontserbazio eta Zaharberritze Graduko irakaslearekin batera etorri dira.