Prentsa oharra 2021ko apirilaren 19a

“Venezuelako ekonomia: hondamenditik susperraldira” HITZALDIA, Venezuelako IESA erakundeko JOSÉ MANUEL PUENTE ekonomialari eta irakasle titularraren eskutik

Apirilaren 27an, asteartearekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan • Streaming bidez ere lotzea dago hitzaldiarekin, Fundazioaren webgunetik bertatik: www.sabinoarana.eus

“Venezuelako ekonomia: hondamenditik susperraldira” HITZALDIA, Venezuelako IESA erakundeko JOSÉ MANUEL PUENTE ekonomialari eta irakasle titularraren eskutik

Venezuelako IESA erakundeko (Goi Mailako Administrazio Ikasketen Institutua) ekonomialari eta irakasle titularrak “Venezuelako ekonomia: hondamenditik susperraldira” hitzaldia emango du apirilaren 27an, asteartearekin, Sabino Arana Fundazioan, 19:00etatik aurrera.


2020an, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) arabera, Venezuelako Barne Produktu Gordina % 30 jaitsi zen. Horrela, 2020ko ekitaldiaren itxieran, BPGren % 75 inguruko galera izan da azken 7 urteotan (2014-2020). Emaitza hori, iraupenari eta tamainari dagokienez, Venezuelako historia garaikideko (1950-2020) makroekonomiaren bilakaerari okerrena da, Latinoamerikako txarrena eta munduko gaitzena 1980-2020 aldian.


Puente irakasleak BPGren bilakaera agregatuaren azterketa historikoa eta konparatiboa egingo du, Venezuelako ekonomia egun pairatzen ari den hondamendiak eta horrek sorrarazi dituen gizarte-ondorioak modu enpirikoan kuantifikatzeko. Azterketan, Nazioarteko Diru Funtsak 1980-2020 aldian 192 herrialderi buruz emandako datuetan eta Venezuelako Banku Zentralak (BCV) 1950-2018 aldian emandakoetan oinarrituko da.


Hitzaldiaren amaieran, Jose Manuel Puentek “etorkizunaz” hitz egingo du eta Venezuelak hazkunde ekonomikoa, prezioen egonkortasuna, osoko hornikuntza eta herritarren ongizatea berreskuratzeko ezarri behar dituen gizarte-larrialdiko programak, egonkortze-, egitura- eta erakunde-programak jorratuko ditu. Era berean, Venezuelak oraindik ere baduen ahalmen apartaz arituko da, eta herrialdea berreraikitzeko litezkeen irtenbide batzuk eskainiko ditu, guztiontzako aurrerabidea, ongizatea eta ekitatea heda daitezen Venezuelan.

 

José Manuel Puente


Goi Mailako Administrazio Ikasketen Institutuko (IESA) irakasle titularra da. Hala berean, Salamancako Unibertsitateko (2014-2021), Ortega y Gasset Institutuko (2021) eta Coruñako Unibertsitateko (2019 eta 2021) irakasle bisitaria da. Oxfordeko Unibertsitateko Blavatnik School of Government delakoan eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ere irakasle bisitaria izan da.


Bestalde, aholkulari jardun du Garapenerako Banku Interamerikarrean, Munduko Bankuan eta Venezuelako Asanblada Nazionalaren Ekonomia eta Finantza Aholkularitzako Bulegoan, bai eta hainbat erakunde publikotan eta Venezuelako nahiz nazioarteko enpresetan.


Zenbait arlotako aditua da: Ekonomia Politikoa, Finantzak eta Aurrekontu Publikoa, Gastu Soziala eta Makroekonomia; azken liburua Susanne Gratiusekin batera idatzi du (Puente lanaren koordinatzailea da): “Venezuela bidegurutzean. Hondamendi baten erradiografia” (Konrad Adenauer Stiftung, ABEdiciones eta IESA). Caracas, 2021).


Ekitaldia osasun-arauak eta edukierari buruzko gomendioak betez antolatzeko, ezinbestekoa da aurrez aurreko bertaratzea baieztatuta izatea (94.405.64.50 - idazkaritza@sabinoarana.eus). Hitzaldia streaming bidez jarraitzea izango da Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus