Prentsa oharra • 2014ko irailaren 29a
“VII. Bilboko elkarrizketak”: energia, lehiakortasuna eta klima-aldaketa
Berrogeitahamarretik gora aditu elkartu dira jardunaldi hauetan
Sabino Arana Fundazioak eta Europar Demokraten Alderdiak (PDE-EDP) “VII. Bilboko elkarrizketak” topaketak antolatu dituzte. Aurten irailaren 29an eta 30ean egin dira, Fundazioaren egoitzan. Izenburu orokorra “Energia, lehiakortasuna eta klima-aldaketa” izango delarik, haietan zenbait politikari latinoamerikarrek eta europarrek eta nazioarteko beste zenbait adituk energia-politiken gaur egungo egoera eta erronkak aztertu dituzte, hala Euskadikoak eta Europakoak nola Latinoamerikakoak, eta mundu mailakoak. Helburua izan da, erantzuna ematen joatea energia-politika integratuek eskatzen dizkiguten erronka ekonomiko berriei eta aldi berean ingurumenekoei, lehiakortasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna bilatze aldera beti ere.
Energia elementu estrategiko bat da herrialdeen ekonomiaren eta gizartearen garapenerako, baina, hain zuzen ere, energiarekiko mendekotasuna da Europaren puntu ahuletako bat, eta horrek garamatza merkatu energetikoaren funtzionamendu hobea eta gehiago integratzea lortu behar izatera. Beste alde batetik, Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeek munduko petrolioaren nahiz gas naturalaren erreserbarik handienetakoak dauzkate. Hala ere, haien erregimen politikoen arteko tentsioa gero eta handiagoa dela-eta, beraien arteko harremanak gero eta ideologizatuago egoteak eragin egiten dio integrazio energetiko are eta handiagoa garatzeko aukerari. Horiexek dira hizlariek egun hauetan, Bilboko Elkarrizketen zazpigarren aldian mintzagai hartu dituzten gaietako batzuk.