Prentsa oharra 2017ko urriaren 3a

X. Bilboko Elkarrizketak. Europa-Latinoamerika: merkataritza-harremanen joerak, ondorioak eta eragin geopolitikoak

X. Bilboko Elkarrizketetan, Latinoamerikako eta Europako politikariek, katedradunek eta adituek Europaren eta Latinoamerikaren arteko merkataritza-akordio eta -itunen inguruko negoziaketen egungo egoera aztertu eta etorkizuneko jorratuko dituzte, 2017an eta 2018an Amerikako hainbat herritan (Argentinan, Txilen, Mexikon, Brasilen eta AEBetan) egingo diren hauteskundeen ingurumarian.

Sabino Arana Fundazioak eta Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) “X. Bilboko Elkarrizketak” mintegia antolatzen dihardute. Mintegia Bilbon egingo da, urriaren 9an, fundazioaren egoitzan, eta jardunaldi horren helburu nagusiak ondokoak izango dira: Europaren eta Latinoamerikaren arteko merkataritza-akordio eta -itunen inguruko negoziaketaren egungo egoera aztertzea eta etorkizuneko erronkak jorratzea, 2017 eta 2018ko Argentinako, Txileko, Mexikoko, Brasilgo hauteskundeei eta AEBetako parlamentu-hauteskundeei begira.

AEBetako presidente berriaren hautaketak eta agintaldiaren lehen urtean berak hartutako neurriek nabarmen aldarazi dute potentzia horrek munduan izan ohi duen eginkizun estrategikoa. Estatubatuarrek mugak ixteko helburuz abiarazi duten politika berriak planeta osoan izango du eragina, baina, bereziki, Europan eta Latinoamerikan; horregatik, merkataritza-sistema globalari eragingo dioten aldaketa horiei guztiei aurre egiteko prest egon behar gara.

Oraingoz, Europako Batzordea merkataritza askeko beste itun batzuk bilatzen hasi da. Estatu Batuen atzera-egitearen ondorioz, Europar Batasuneko gobernuak merkataritza askoko ituna sinatu nahi du urtea amaitu baino lehen Mercosurrekin; 2018ko lehen seihilekoa bukatu baino lehen, berriz, akordioak mamitu nahi ditu, besteak beste, Txile eta Mexikorekin. Beste alde batetik, Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Junckerrek nazioarteko arbitraje-auzitegi iraunkorraren eraketa negoziatu nahi du, gizartearen zati batek merkataritza askeko akordioen aurka dituen errezeloak apaltzeko, eta merkataritza defendatzeko tresnak indartzen ahaleginduko da, Europako merkatuak beste herrialde batzuen (kasurako, Txinaren) lehia desleialetik babesteko.

Latinoamerikako eta Europako politikariek, katedradunek eta hainbat adituk parte hartuko dute jardunaldian, besteak beste, Miguel Ceballos (Cecilia Malsmtrom Merkataritza komisarioari atxikitako kabineteko burua); las europarlamentarias Inmaculada Rodríguez-Piñero (Europako Parlamentuko Sozialisten eta Demokraten Aliantza Progresista taldekoa) eta Izaskun Bilbao Barandica (ALDE taldekoa); Carlos Malamud, Elcano Errege Institutuko kidea; Alfredo Barnechea (kazetaria eta lehendakaritzarako hautagai ohia Peruko 2016ko hauteskunde orokorretan); Francisco Javier Arrieta Idiakez (Deustuko Unibertsitateko Lan Zuzenbideko irakaslea); Gianluca Susta senatari italiarra; eta Gutenberg Martínez (Miguel de Cervantes Unibertsitateko errektorea eta Txileko PDC alderdiaren aholkulari nazionala).

Sabino Arana Fundazioak kudeatuko ditu hedabideek mintegiko hizlariei egin nahi dizkieten elkarrizketa guztiak.