Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Euskal gizarteko hainbat esparrutako ordezkariak Ardanza lehendakariaren lehen kargu-hartzearen  40. urteurreneko ekitaldian izango dira

Prentsa oharra 2025ko otsailaren 26a

Euskal gizarteko hainbat esparrutako ordezkariak Ardanza lehendakariaren lehen kargu-hartzearen 40. urteurreneko ekitaldian izango dira

Berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok adierazi dute bertaratu direla ekitaldira, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, Carlos Lerchundi Hegoafrikako kontsula edo Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria.

13
Mai
2021
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak bi artista gazteren ekimen ekintzaileak partekatuz ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak bi artista gazteren ekimen ekintzaileak partekatuz ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna

“Gazte ekintzaileak. Nola hurbildu artea gure ingurunera?” izenburuaren ildoko hitzaldia antolatu du. Hitzaldiarekin lotzea izango da streaming bidez, Sabino Arana Fundazioaren webgunean (www.sabinoarana.eus), maiatzaren 19an, asteazkenarekin, 18:00etan. Bertaratu nahi izatera, ezinbeste baieztatu behar da (94.405.64.50 – Idazkaritza@sabinoarana.eus).

Informazio gehiago

10
Mai
2021
Joseba Rezolak, erbestetik, totalitarismoaren aurka egindako lana  aletuko du Iñaki Anasagastik

Joseba Rezolak, erbestetik, totalitarismoaren aurka egindako lana aletuko du Iñaki Anasagastik

Euskal Erresistentziako burua eta, Agirre hil ondoren, abertzaleen erreferente instituzionala izan zen eta Baionako zein Venezuelako Radio Euzkadi klandestinoak sustatu zituen. Maiatzaren 13an, ostegunarekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan, “Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” hitzaldi-zikloaren barruan. Bertaratu nahi izatera, ezinbeste baieztatu behar da (94.405.64.50 – Idazkaritza@sabinoarana.eus). Streaming bidez ere lotzea izango da hitzaldiarekin, Fundazioaren web orriaren bidez.  

Informazio gehiago

30
Api
2021
\

"Feminismoa eta politika" euskal alderdi politiko behinenen emakumezko ordezkari nabarmenekin

•    Parte-hartzaileak: Itxaso Atutxa (EAJ-PNV), Izaskun Duque (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU) eta Laura Garrido (PP). Moderatzailea: Eva Domaika kazetaria. •    Maiatzaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean. Leku guztiak beteta. Streaming bidez lotzea ere egongo da, Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus. •    Hedabide grafikoek 18:15ean hartu ahalko dituzte irudiak. Ekitaldia jarraitu nahi dutenentzat, audio-seinalez hornituriko gela bat prestatuko da ekitaldia egingo denaren alboan. Etortzekotan, baieztatu, mesedez.  

Informazio gehiago

22
Api
2021
“Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” Sabino Arana Fundazioak antolatutako lau hitzaldiko zikloa

“Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” Sabino Arana Fundazioak antolatutako lau hitzaldiko zikloa

•    Patxi Agirrek, Aitor Estebanek, Iñaki Anasagastik eta Iker Merodiok XX. mendearen hasieratik doan alditik, hots, euskaldunak Europako egitura demokratikoetan txertatu zirenetik, gaur egun arrunt bilakatu diren ideologia eta jardun totalitarioen hedapenera artekoa aztertuko dute. •    Hitzaldiak Sabino Arana Fundazioaren egoitzan izango dira eta streaming bidez (www.sabinoarana.eus) jarraitu ahal izango dira apirilaren 29an eta maiatzaren 6an, 13an eta 20an, hurrenez hurren, 19:00etatik aurrera. Fundaziora bertaratzeko, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzea, telefonoz (94.405.64.50) edo posta elektronikoz (idazkaritza@sabinoarana.eus).  

Informazio gehiago

40 orrialdetatik 16.a, 353 elementutatik 136.etik 144.era