Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

27
Mar
2019
Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak  hitzaldi-zikloa antolatu dute Casilda Iturrizar (1818-1900) oroitu eta haren legatua ezagutzeko

Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-zikloa antolatu dute Casilda Iturrizar (1818-1900) oroitu eta haren legatua ezagutzeko

•    Casilda Iturrizar, Epaltzaren alarguna, Bizkaiko hiriburuko ongile eta mezenas handia izan zen XIX. mendearen amaieran. •    Gaur egun ere Casilda Iturrizar andrearen aztarna bilbotar eta bizkaitar askorentzat bizi-bizirik dagoen arren, orain dela gutxira arte ez da gertatu Casilda Iturrizarren bizitza eta haren  testuinguru historikoa jorratu duen monografiarik. •    Eduardo J. Alonso Olea eta Anton Pérez historialariek hitzaldi bana eskainiko dute ikerlanen berri emateko: apirilaren 3an eta 10ean, hurrenez hurren, arratsaldeko 19:30ean, Burtsa eraikinean (Pilota kalea 10, Bilbo).  

Informazio gehiago

21
Ots
2019
Francoren armadak 1939an Katalunia okupatu ostean, euskal herritarren erbestealdiaz jardungo du Iñaki Goiogana historialariak

Francoren armadak 1939an Katalunia okupatu ostean, euskal herritarren erbestealdiaz jardungo du Iñaki Goiogana historialariak

•    Otsailaren 28an, ostegunarekin, 19:30etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. •    “Euskaldunak porrotaren bidean: Katalunia, Pirinioak, Argelès, Gurs, La Roseraie…” hitzaldia eskainiko du Goioganak, Sabino Arana Fundazioak antolatutako “GOIAN ZERUA ETA BEHEAN LURRA. ERBESTERA BIDEA. 1939” hitzaldi-sortaren baitan. •    Katalunia okupatu ostean, 6.000 edo 7.000 euskal herritarrek erbestera jo behar izan zuten bigarren aldiz.

Informazio gehiago

38 orrialdetatik 22.a, 338 elementutatik 190.etik 198.era