Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Euskal gizarteko hainbat esparrutako ordezkariak Ardanza lehendakariaren lehen kargu-hartzearen  40. urteurreneko ekitaldian izango dira

Prentsa oharra 2025ko otsailaren 26a

Euskal gizarteko hainbat esparrutako ordezkariak Ardanza lehendakariaren lehen kargu-hartzearen 40. urteurreneko ekitaldian izango dira

Berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok adierazi dute bertaratu direla ekitaldira, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, Carlos Lerchundi Hegoafrikako kontsula edo Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria.

27
Mar
2019
Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak  hitzaldi-zikloa antolatu dute Casilda Iturrizar (1818-1900) oroitu eta haren legatua ezagutzeko

Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-zikloa antolatu dute Casilda Iturrizar (1818-1900) oroitu eta haren legatua ezagutzeko

•    Casilda Iturrizar, Epaltzaren alarguna, Bizkaiko hiriburuko ongile eta mezenas handia izan zen XIX. mendearen amaieran. •    Gaur egun ere Casilda Iturrizar andrearen aztarna bilbotar eta bizkaitar askorentzat bizi-bizirik dagoen arren, orain dela gutxira arte ez da gertatu Casilda Iturrizarren bizitza eta haren  testuinguru historikoa jorratu duen monografiarik. •    Eduardo J. Alonso Olea eta Anton Pérez historialariek hitzaldi bana eskainiko dute ikerlanen berri emateko: apirilaren 3an eta 10ean, hurrenez hurren, arratsaldeko 19:30ean, Burtsa eraikinean (Pilota kalea 10, Bilbo).  

Informazio gehiago

21
Ots
2019
Francoren armadak 1939an Katalunia okupatu ostean, euskal herritarren erbestealdiaz jardungo du Iñaki Goiogana historialariak

Francoren armadak 1939an Katalunia okupatu ostean, euskal herritarren erbestealdiaz jardungo du Iñaki Goiogana historialariak

•    Otsailaren 28an, ostegunarekin, 19:30etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. •    “Euskaldunak porrotaren bidean: Katalunia, Pirinioak, Argelès, Gurs, La Roseraie…” hitzaldia eskainiko du Goioganak, Sabino Arana Fundazioak antolatutako “GOIAN ZERUA ETA BEHEAN LURRA. ERBESTERA BIDEA. 1939” hitzaldi-sortaren baitan. •    Katalunia okupatu ostean, 6.000 edo 7.000 euskal herritarrek erbestera jo behar izan zuten bigarren aldiz.

Informazio gehiago

29
Aza
2018
1918-2018: Woodrow Wilson presidentearen adierazpenaren eta Europako nazionalitateen loraldiaren mendeurrena

1918-2018: Woodrow Wilson presidentearen adierazpenaren eta Europako nazionalitateen loraldiaren mendeurrena

•    Nicola McEwen: “Eskozian, oso zaila da autodeterminazioari buruzko ideiak garatzea elkarren aurkako nazionalisten eskakizunen testuinguruan” •    Attila Dabis: "SzNC erakundearen autonomia-estatutuaren oinarria eskualde autonomiadunetan dago, esaterako, EAEn” •    Valentin Popescu: “Nazio subiranotasunari kosta ahala kosta eutsi nahi izatea dugu Europar Batasunaren proiektuak izan duen akatsik handiena”  

Informazio gehiago

40 orrialdetatik 24.a, 353 elementutatik 208.etik 216.era