Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Euskal gizarteko hainbat esparrutako ordezkariak Ardanza lehendakariaren lehen kargu-hartzearen  40. urteurreneko ekitaldian izango dira

Prentsa oharra 2025ko otsailaren 26a

Euskal gizarteko hainbat esparrutako ordezkariak Ardanza lehendakariaren lehen kargu-hartzearen 40. urteurreneko ekitaldian izango dira

Berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok adierazi dute bertaratu direla ekitaldira, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, Carlos Lerchundi Hegoafrikako kontsula edo Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria.

30
Aza
2017
Euskararen egungo erronkei eta etorkizunari buruzko hausnarketa Hermes aldizkarian politika eta kultura arloko 35 pertsona esanguratsuren eskutik

Euskararen egungo erronkei eta etorkizunari buruzko hausnarketa Hermes aldizkarian politika eta kultura arloko 35 pertsona esanguratsuren eskutik

Datorren abenduaren 3an izango den Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Sabino Arana Fundazioak bere pentsamendu eta historiari buruzko aldizkariaren ale berezia aurkeztu du. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hizkuntza-politikako arduradun gorenen eta kultura-arloko pertsona esanguratsuenen iritziak eta gogoetak jasotzen dira.

Informazio gehiago

31
Urr
2017

Politika eta Komunikazio arloetako adituek egiaren ostea aztertuko dute Sabino Arana Fundazioan

• Jardunaldian datorren asteartean izango da, azaroaren 7an, goizeko bederatzietan hasita. • Mintegian, ondokoek jardungo dute hizlari: Juan Antonio Giner, kazetaria, Zuzenbideko doktorea eta Innovation International Media Consulting Group, munduko kazetaritza-aholkularitza ospetsuenetako bateko presidente eta sortzaileetako bat; Marco Ricorda, ALDE taldeko nortasun digitaleko arduraduna Europako Parlamentuan; Carmen Beatriz Fernández, DataStrategia Consultores iritzi publikoaren ikerketan diharduen eta Teknologia berriei buruzko aholkularitza eskaintzen duen enpresa erakundeko presidentea; eta Miquel Urmeneta, kazetaria eta Universitat Internacional de Catalunyako (UIC) Komunikazio irakaslea. Rafael Susok, Enpresako Estrategia, Komunikazio eta Branding arloetako aholkulariak, koordinatuko du jardunaldia.    

Informazio gehiago

19
Urr
2017
Euskal kulturaren oroimena berreksuratzen (2. jardunaldia)

Euskal kulturaren oroimena berreksuratzen (2. jardunaldia)

Zinema, pintura, eskultura, literatura-bertsolaritza, euskara, kultura-mugimendu eta beste arlo batzuetako adituek parte hartu dute Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldietan, urriaren 18an eta 19an, XX. mendearen lehen herenean sortu ziren euskal kulturaren adierazpen eta agerkizunen oroitzapena aldarrikatzeko helburuz, bereziki, diktadura garaian, frankismoak ezarritako baldintza latzen mendean garatu zirenena.

Informazio gehiago

40 orrialdetatik 28.a, 353 elementutatik 244.etik 252.era