
Prentsa oharra • 2024ko abenduaren 30a
Euskara arnasberritzeko ildoak
- Hermes aldizkariaren azken zenbakiak hizkuntzaren etorkizuneko erronkak aletu ditu.
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Prentsa oharra • 2024ko abenduaren 30a
Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Martinez de Luna AROA egitasmoaren zuzendariak Eusko Jaurlaritzak bideratutako proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ondoren, Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren zuzendariak Euskaltzaindiak 2022an abian jarri zuen proiektuaren helburuak eta orain arte eginiko lanak agertu ditu.
«Politika eta hedabideak, komenentziako harremana?» izenburuaren ildoan, Lola Garcíak, La Vanguardia egunkariaren zuzendari langutzaileak, eta Daniela Álvarezek, TikTok-en jarraituena (4,5 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu) den «Ac2ality» komunikabidearen sortzaileetako batek, EAJ-PNV alderdiak eta Sabino Arana Fundazioak sustatu duten «Euskadi Think Next» ekimenaren bigarren topaketan parte hartu dute gaur.
Hizkuntza-zuzenbidearen bilakaera aztertu dute gaur zenbait adituk Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Aitor Estebanek Espainiako Kongresuan onartutako azken legearen ondorioak azaldu ditu; Jaime Tapia magistratuak Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia-administrazioan euskarak bizi dituen eragozpenak aztertu ditu; Andres Urrutia euskaltzainburuak Euskararen Akademiak bideratu duen Hizkuntza-zuzenbidea proiektuaren sorrera eta helburuak agertu ditu; Gotzon Lobera legelariak Hizkuntza-eskubideen kontzeptuaren bilakaera aztertu du; azkenik, Joseba Lozano Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria ELEBIDE Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuari buruz aritu da.
Ikastetxeetako aditu, zuzendari eta irakasleek hizkuntzen irakaskuntzaren etorkizunak dituen erronka eta aukerak aztertu dituzte gaur Sabino Arana Fundazioan
XX. mendeko zinemagintza eta antzerkigintza: ahaleginaren ahaleginez
Euskal gizarte-esparruetako 80 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute topaldian; Miriam Juan-Torres Berkeleyko Unibertsitateko (Kalifornia) Demokrazia arloko Ikerketa-zuzendariak eta Luis Miller CSICeko zientzialariak eman dituzte hitzaldiak.
Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak eta Berrikuntza Politikorako burukide arduradun Xabier Barandiaranek Bilbon aurkeztu dute ‘Entzunez Eraiki’ entzute aktiboko prozesuaren jarraipena izango dena, talde jeltzaleak Sabino Arana Fundazioaren eskutik abian jarriko duen proiektua.
40 orrialdetatik 4.a, 352 elementutatik 28.etik 36.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "berriak" iragaziz