Efemeridea • 2024ko abenduaren 10a
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala
1948ko abenduaren 10ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu eta aldarrikatu zuen Parisen.
Egintza historiko horren ostean, batzarrak estatu kide guztiei eskatu zien adierazpenaren testua argitaratu, banatu, azaldu , irakurri eta iruzkintzeko, batik bat, ikastetxeetan.
Adierazpenaren idazle nagusia Baionako Rene Cassin euskal legelaria izan zen, 1968an, Bakearen Nobel Saria jaso zuena.
Jean-Louis Davantek, 2018ko abenduaren 8an, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala idatzi zuen René Cassinen bizitzari eta egindakoei buruz argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.
Argazkia: Rene Cassin